Abenduaren 15ean Barakaldoko Berbalagunek topaketa egingo dute. Inprimatu
2017/11/29

Euskaraz bizi nahi dut

Azaroaren 15ean Berbalagun egitasmoak Barakaldoko euskaltzaleak biltzeko topaketa egingo du. Hitzordua San Bizenteko “Gran Parada” tabernan izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Arratsaldea Hala Dziporen musikariekin girotuta egongo da eta hainbat ekimen egongo dira: elkar ezagutzeko jolasak, musika-kantu poteoa tabernaz taberna, parte-hartzaileentzako sari banaketa… Aukera paregabea izango da Barakaldoko euskaltzaleak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko.

Kartela