Publizitatea
Bannerra
Zuberoako Eperra ikastolaren aldeko otarreak eskuragarri egongo dira Barakaldon, Laguntasunaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/18

Eperra ikastola

Aurten ere eskuratu ahal izango dugu Barakaldon, Zuberoako Eperra ikastolak saltzen duen gabonetako otarrea. Ateratako dirua, ikastola finantzatzeko bideratuko da. Eskualde bakoitzean, bertan euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten elkarte ezberdinek, mugitzen dute, Ezkerraldea eta Meatzaldearen kasuan Laguntasunak egingo ditu gestioak. Otarreak: gatza, patea, eztia… topatuko ditugu, 40 euroren truke. Erosteko 3035.0157.24.1571020400 kontuan sartu beharko da dirua, abenduaren 11an baino lehen. Abenduaren 18an otarreak jaso beharko dira, Laguntasunan.

Prentsa oharra:

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eu

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko:Abenduaren 11a baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboralkutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 18an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.