Publizitatea
Bannerra
Berbalagun egitasmoa abian da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/26

Euskaraz bizi

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Barakaldo Berbalagun programa. Honako hau 10. urtea da, beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Iaz, 15etik gora izan ziren martxan egondako taldeak; eta 160 baino gehiago talde hauetan parte hartu duten mintzalagunak. eta bizi! Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu  lemapean.

Berbalagun Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.  Berbalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...

Izena eman nahi dutenek Barakaldoko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian edo Hizkuntza Eskolan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (678 626 567) edo emailez ( Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko ) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.ezkerraldea.blogspot.com

GURASOLAGUN

Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena GURASOLAGUN da.

Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.

Aurreko ikasturtean legez Mukusuluba eskolan egitasmoa abiarazteko buru-belarri jardungo dugu, izan ere, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.

Ikasturte berriarekin batera, ikastetxe batzuetako guraso-elkarteekin elkarlanean martxan jarriko da Gurasolagun eta aurrerantzean gainerako ikastetxeetan abiarazteko asmoa daukagu.
Zure eskolan Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.

Gainera, Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.