Publizitatea
Bannerra
Asteburuan Korrika jaiak eongo dira Arteagabeitia-Zuazo auzoan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/03

Korrika txikia

Ostegunean helduko da Korrika Barakaldora, goizeko 04:55ak aldera. Ordu bat Barakaldon zehar ibili ondoren Sestaotik alde egingo du. Baina ostegunean ez dira bukatuko, Korrikari lotutako ekintzak Barakaldon. Ostiralean Arteagabeitia, Zuazo, Mukusuluba eta auzoko Haur Eskolak Korrika jaia egingo dute auzoan zehar. 17:00etan kalejiran aterako dira Mukusuluba eskolatik. 18:00etan haur-festa egongo da Arteagabeitia eskolan.

Larunbatean Arteagabeitia-Zuazoko Korrika jaia izango dugu. 17:00etan Barakaldoko artisauen azoka hasiko da eta 17:30tatik aurrera txikientzako jolasak eta tailerrak egongo dira. 18:00etan kale animazioa egongo da udal txistulari eta Barakaldoko albokarien eskutik. Gainera Oliver Magoak emanaldia eskainiko du Juriondo plazan. 20:00etan Sakatu elektrotxaranga auzotik ibiliko da eta 20:30ean disko festa egongo da, Kanariar kalean BAK Produccionesen eskutik.

ZuazoKorrika txiki eskolak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.