Publizitatea
Bannerra
Última semana para conseguir entradas PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/30

Ya está próxima la gran fiesta del X aniversario que el Consejo de organismos sociales del euskara KONTSEILUA celebrará el próximo 13 de diciembre en el Bizkaia Arena del BEC (Barakaldo) a partir de las 18:00 horas con actuaciones musicales en directo, proyecciones, bertsolaris, circo,... ¿Ya has conseguido tu entrada gratuita? Pues, si aún no la has solicitado has de saber que esta es la última semana para hacerlo. Entra en la página web http://www.nierebanoa.com/ y solicita hasta un máximo de 5 entradas. 
Hona hemen Kontseiluaren idazkari nagusia den Xabier Mendigureni eginiko elkarrizketa:

Euskaraz bai' izango da hurrengo urteetako mezua. Zer esan nahi du?
Euskaraz egin nahi eta behar dugula, euskaraz bizitzeko hautua egin dugula. Aspalditik euskaldunon ahotan izan dugun 'Bai euskarari' leloaren bilakaera da. Bada garaia, euskararen alde egotetik euskaraz bizitzeko konpromisora pasatzekoa. 'Euskaraz bai' euskaldunon leloa izatea nahi dugu. Ez da Kontseiluak bakarrik esaten eta egiten duen zerbait. 'Euskaraz bai' eguzkia denona da, euskararen normalizazioaren ardura denona delako.

Kontseiluaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu duzue abenduaren 13an BEC-en. Nola ospatuko duzue?
Ez da soilik gure 10. urtebetetzearen ospaketa izango, hurrengo urteotan hartu beharreko norabidean pentsatu behar dugu orain. Badakizue, urtebetetzeetan atzera begiratzeko aprobetxatzen dugu, egindako bidearen ebaluazioa egiten da& Horrekin batera, aurrera begiratu dugu, falta dena lortzeko zer egin behar den aztertzen ari gara, aurrera egin behar dugu. Badakigu, euskararen normalizazioa moteldu egin dela, eta badela garaia azkartzeko.

Zein da egindako lanaren ebaluazioa?

Ona, hainbat esparrutan abiatu gara.
Gaur egun 'Euskaraz bai Dinamika' goiburua hartu duen jardunaren bidez jada 122 herrietan ari gara lanean. Euskal Herri osoan lan egiten dugu.
Lan munduan 1500 entitatek baino gehiagok euskaraz egiteko aurrerapausoak egitea lortu dugu gaur egun Ziurtagiriaren Elkarteak kudeatzen duen Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez.
Hizkuntza-eskubideen babeserako bidea ere abiatu dugu. Behatokiaren bidez herritarrek beren eskubideei buruzko informazioa helarazten digute euskararen telefonoaren bidez. Zerbitzu horren bidez hizkuntza-eskubideen egoeraren balorazioa egiten dugu urtero.
Era berean, ildo politiko-administratiboan ere eragin lana betetzen hasi gara, administrazioek baitute hizkuntza-politika egiteko ardura. Haiekin elkarlanean aritzeaz gainera, haien proposamenak eta lanak aztertzen ditugu, beti ere, euskararen normalizazioak behar duena gogoraraziz. Halaber, Euskal Herriko 66 udalerritako hizkuntza-politika neurtu dugu, eta beste batzuetakoa ere aztertzen jarraituko dugu. Egoeraren diagnosia egitetik abiatzen dugu geure eragite-lana. Era berean, behar den hizkuntza-politika ere aztertzen dugu eragile bakoitzari helarazteko.

Eta euskalgintzak egindakoaren ebaluazioa?

Oso ona, batez ere euskaldunok egin dugunarengatik. Eskerrak eman behar dizkiegu sektore bakoitzean lan egiten duten erakundeei ere. Bakoitzak, bere esparruan aurrera egiten jakin du. Adibidez, lan munduaren euskalduntzean hainbat dira euskara planen eta ziurtagiriaren bidez lanean ari direnak. Adibide hori jarri badut esparru hori bereziki zaila delako izan da, baina gehiago ere baditugu: beste adibide bat jartzearren, hezkuntza aipatuko nuke. Belaunaldi berriek euskara ikasteko hainbat dira eredu egokiekk nolakoak izan behar duten aztertzen ari diren erakundeak eta hezitzaileak; baita, helduak euskalduntzen ari direnak ere.
Egindako lanen balorazioa oso ona izan arren, hutsune asko dauzkagu euskararen normalizazioan, bultzada bat behar dugu, pauso bat harago eman behar dugu.

Zer esan nahi du Kontseiluak pauso bat harago ematearekin?

Euskararen normalizazioak aurrera egitea behar duela, badela garaia. Horretarako euskara ezagutu eta erabili egin behar dela. 'Euskaraz bai' esateko garaia da, hiru hizkuntza dituen komunitate honetan, norbanako guztien eskubideak ziurtatu eta errespetatzeko eta inor ez baztertzeko, ezinbestekoa da komunitate horretako biztanle guztiek gutxienez bi hizkuntza ezagutzea, eta horrela bakarrik saihestu dezakegu hizkuntzen arteko borroka. Horregatik, 'Euskaraz bai' jarrera euskal herritar ororengana zabaldu behar dugu, bakoitzaren konpromisotik abiatuta, guztiok euskara ere ezagutuz, urrats handi bat egingo dugulako bizikidetzan.

Zer egingo duzue abenduaren 13ko ekitaldian?

Ikuskizun bat prestatu dugu, baina ez ikuskizun soila. Euskararen egoera zein den azalduko diegu ikusleei era entretenigarri batean. Ez ditut datu gehiegi eman nahi, sorpresa faktorearekin jokatzen ari garelako. Pauso bat harago eman behar hori metaforen bidez azalduko dugu.
Datu bakarra emango dut: ekitaldia diseinatzeko zinema- eta telebista-munduan oso ezaguna eta eskarmentuduna den Eneko Olasagasti ari da gurekin lanean.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com