Publizitatea
Bannerra
Askatu mihia eta atera euskara kalera. Bueltan da Berbaraka. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/29

Ikasturte honetan berriro abian da Berbalagun egitasmoa Barakaldon euskaraz bizi nahi duten guztioi aukera paregabea emateko. Hile honetan iazko taldeak berriro martxan jartzeko eta talde berriak sortzeko asmoz aurkezpena egin zuten Barakaldoko Kultur Etxean, eta hara hurbildu ginen egitasmo honen nondik norakoak ezagutzeko. Horretarako Olatz eta Arrate, Sasiburuko kideak eta proiektu honen bultzatzaileak, izan genituen solaskide.

HK.: Zertan datza egitasmoa eta zer helbururekin sortu zen?

Arrate: Berbaraka egitasmoa orain dela hiru urte sortu genuen. Euskararen egoera ikusita herrian, bi helburu jorratu nahi genituen: batetik, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea  eta, bestetik, euskararen presentzia etorkizunean indartzea herrian.  Alde horretatik, proiektua erraldoia izan beharrean, sustraietatik hasi nahi genuen, benetan jendearen inplikazioa behar zen. Azken finean, gure helburua hori da: jendea animatzea proiektu honetan parte hartzen, bai parte hartzaile moduan bai dinamizatzaile moduan, edozein pertsona inportantea da.

HK.: Zeren arabera antolatzen dira taldeak eta zeintzuk dira burutu ohi diren ekintzak?

Olatz: Asmoa taldeak zaletasunen arabera sortzea da , horretaz gain, ordutegia ere oso garrantzitsua da taldeak sortzeko orduan.  Printzipioz, astean behin biltzen dira ordu bete inguru euskaraz mintzatzeko ekintza edozein delarik ere, izan daiteke kafea hartu, paletan jolastu, txakurra paseatu…, maiztasuna eta edukia beti ere parte hartzaileek laguntzaileekin batera adostuta. 

HK.: Zer euskara maila behar da parte hartu ahal izateko?

Olatz:
Printzipioz, irizpide batzuk daude baina zoritxarrez irizpide hauek beti ezin dira kontuan izan dela jende faltagatik edo koordinazio edo kudeaketa arazoagatik. Eskatzen dena da euskaraz hitz egiteko, komunikatzeko, gaitasun  minimoa. Hori azken batean euren onerako da, izan ere, joaten badira eta ez badaukate euskaraz hitz egiteko gaitasun hori kikildu egingo dira orduan helburua ere ez dute lortuko. Beraz, eskatzen dena da euskaltegietan 3-4 urratsetik gora eta Hizkuntz Eskolan hirugarren mailatik aurrera.

HK.: Egitasmo hau inguruko hainbat herritan ere badago martxan, zelakoak dira haiekiko harremanak?

Olatz: Harreman sare majua lortu da. Sestaon Berbalagun egitasmoa martxan dago, Santurtzin ere bai, eta haiekin hartu emanetan gabiltza, baita Bilboko batzuekin ere. Azken finean, ondoko herriko kudeatzaileak ezagutzen ditugu eta ekintza batzuk denon batera sortzen dira. Azken finean Barakaldoko ekintza batera ez dator soilik Barakaldoko jendea, Sestaotik edo Getxo edo Bilbotik ere etortzen da.

HK.: Betetzen ari zareten funtzioa ez al da funtzio publiko bat? Zergatik bete behar du kaleko jendeak borondatez, zuek bezalako jendeak?


Arrate: Hemen 20 urteko ibilbidea dago eta 20 urte hauetan etsipena eta porrota beti egon dira hor instituzioen aldetik oso laguntza gutxi izan dugulako, inoiz laguntzarik izan badugu… Proiektu hau bi edo hiru alditan aurkeztu da udaletxean bertan,  beste elkarteekin batera,  eta momentuz ez dute inolako erantzunik eman. Hala ere, gu ez gara geldirik egongo.

Olatz: Guk jarraituko dugu hitzordua eskatzen baina ezezkoa jasota ere, aurrera egingo dugu ahal den neurrian. Hobexeago, eskaxuago, baina azkenean prakmatikoak izan behar dugu. Izena ematen duen jendeari egoera azaltzen zaio eta orain arte, esan behar da, jendearen erantzuna oso ona izan dela. Denek ulertu dute egoera eta errespetatu dute.

Arrate:
Gainera, diruarena ez da inportanteena, jarrerei buruz hitz egiten ari gara. Azkenean hau aurrera ateratzeko lortu behar duguna ez da diru mordo bat, baizik eta benetan behar dena jendearen inplikazioa da balore bat dago hor, euskara Barakaldon egon behar dela kalean eta gure ahalegina horretan datza. Eta horri heldu behar diogu benetan horretan sinesten dugulako.

HK.: Bukatzeko, zeintzuk dira datozen ekintzak?

Olatz:
Larunbat honetarako, hilak 29, Ibaizabalgo euskara elkarteen lehenbiziko euskara txapelketa antolatu dugu. Ez futbitoa  berez oso gustuko dugulako baina esperimento modura sortu zen eta oso harrera ona izaten ari da. Arratsaldeko 5:30ean geratuko gara Barakaldon eta futbito txapelketatxoa jolastera joango gara, ondoren trikipoteotxoa egingo dugu eta gero denok taberna euskaldun batera joango gara afaltzera.  Arratsalde pasa euskaraz egiteko aukera polita da, baita bertako jendea ezagutzeko ere.

Arrate:
Bukatzeko, aipatzea, gurekin kontaktuan jartzeko bi modu daudela. Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo telefonoa: 638 476 605.

Beraz, badakizue, zeuen eguneroko bizitzan euskarari tartetxo bat eskaini nahi badiozue, alboratu une batez gela barruko arau zorrotzak eta apunteak eta ekin euskaraz naturaltasun osoz. Parte hartu Berbarakan!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com