Publizitatea
Bannerra
Gaurtik igandera bitarte, Ezabaketa Astea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/03

Hizkuntza zapalkuntza eta politika arrotzak agerian utziko dira gaurtik aurrera eta igandera bitarte, EHE k deituriko Ezabaketa Astearen karira.

ezabaketa nafarroa garaiaHizkuntza zapalkuntza gure paisaietako ohiko elementu
Hizkuntza gatazka puri-purian ematen den honetan, hizkuntza zapalduaren, euskararen  aldeko ekimenek geroz eta indar gehiago hartzen ari dira. Urtez urte EHEk deiturik burutu izan den Ezabaketa Astea iritsi da gurera, ekimen batekin eman zaiola hasiera aste honi; hizkuntza zapalkuntzaren adibideak agerian utzi eta hauek posible egiten dituzten hizkuntza politika arrotzak salatzeko unea dugu.  

Izan ere, euskaraz normaltasunez bizitzea, ez da posible. Eremuz eremu topatu ditzakegu euskararen bazterketa eragiten duten adibideak, izan publiko edo pribatuan. Kaletik edota errepidetik goazela ere, gure hizkuntza eskubideen zapalkuntzaren adibideak topa ditzakegu; paisaia linguistikoari erreparatu besterik ez dugu. Ez dugu aurkituko, oro har, euskara hutsean idatziriko seinalerik Euskal Herri osoan; alabaina, erdara hutsean idatziriko seinaleak maiz kausituko ditugu. Eta hori larritzekoa da, benetan.   

Egungo esparru juridikoan egonkortutako bazterketa linguistikoa
Egoera hau ahalbidetzen duten errudunak egungo hizkuntza politikak eta hauek aurrera eramaten dituztenak dira. Politika horiekin aurrera eramaten dituzten ideia nagusiekin, elebitasunean eta euskararen marjinazioan oinarritutako ideiekin, euskaldunak bereizkeriara eramaten gaituzte. Euskara beti irudikatu dute bigarren mailako eta ondorioz, baita honen erabiltzaile izan diren, garen eta izango direnak ere; beti izan gara bigarren mailako herritar gure herrian bertan, beti izan gara baztertuak euskararena beharko lukeen herrian. Eta egoera hau aldatu beharra dago.

Bada garaia euskarari lehentasuna emango dioten politikak garatzen hasteko. Euskarak lehentasunezko izateaz gainera, guztiak ezagutu beharrekoa behar du izan; eta hori egoera bakar batek ahalbidetu dezake: Euskal Herriko berezko hizkuntza izendatu eta lurralde osoan bere ofizialtasuna aitortzen denean. Horrela, euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuko diren errealitatearen aurrean aurkituko gara: gure herrian euskaraz biziz, Euskal Herri euskaldunaren eskenatokian. 

Euskaldunok aldaketa!

Euskal Herri euskaldunaren gainean izateko ardura guztiok dugu. Herritarrak izan behar gara bide horretan akuilu, eta lehenbailehen; galbidera eramango gaituen egoera luzatu beharrean, eraikuntza lanari ekiteko garaia da! Eta aukera ezin hobea eskaintzen digu aste honek; hizkuntza zapaltzaileen aurrean, euskararen lehentasunezko izaera erakustera joango gara aste honetan zehar herri zein eskualdeetan antolatuak diren ekimen ezberdinetan.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.