Publizitatea
Bannerra
Abian da, beste behin ere "Berbaraka" egitasmoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/09/16

Irailarekin batera bere egitasmo guztiak abiatu nahian dabil Sasiburu (Barakaldoko euskaldunon Elkartea). "Berbaraka" da Sasiburuk ikasturtean zehar Barakaldoko euskaldun berriei eskaintzen dien euskara praktikatzeko aukera paregabea. Aurreko kurtsoan zehar berba-lagun talde bakarra izan genuen udalerrian baina oraingo honetan "berbaraka" indartzeko apustua egin dute euskaltzaleek eta horretarako herriko euskaldunei laguntzeko deia luzatu diete.
  
Zer da "Berbaraka"?
Berbaraka ekimenak Barakaldoko euskaldun berri desberdinak harremanetan jarri nahi dituen egitasmoa dugu. Horrela bada, euskara ikasi berri dutenek aukera daukate gaitasun handiagoa daukaten kideekin batera euskaraz mintzatzeko. Berbarakaren bitartez, partehartzaileei aisialdian euskaraz gauzatuko diren ekintza desberdinak proposatzen zaie: bizikleta martxak, zinema emanaldiak, afariak, kafe-mintzaldia, mendi txangoa...

Herriko euskaldunei laguntzeko deialdia luzatu diete
"Berbaraka" egitasmoa aparteko salbuespena da, izan ere aisialdiko ekintza gehienak erdera hutsean programatzen baitira gure herrian. Aipatu beharrik ez dago euskara ikasten ari den herritar batentzako zeinen garrantzitsua den lotsak kentzen, abilezia eskuratzen, euskaraz disfrutatzen...baimentzen dion egitasmoa. Baina holako proiektuek, parte hartzaileak dinamizatuko dituzten pertsonen beharra daukate.  Hortaz, "Berbaraka"-ko talderen baten ardura hartzeko prest egongo diren euskaldunen bila dabiltza Sasiburuko kideek.
 
Printzipioz, dinamizatzaileen jarduera astean behin eta ordu betez,  aukeratzen duzuen egun eta orduan, euskaraz ikasten ari den taldetxo batekin elkartzea izango da. "Horrela, euskaraz hitz egin nahi baina aukerarik ez dutenei  mintzatzeko ordu bat eskaini ahal diegu" adierazi dute euskaltzaleek. Zalantzak argitzeko eta lan talderen bat dinamizatzeko, honako helbidera bidali dezakezue zuen eskaera: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.