Publizitatea
Bannerra
Eskola euskalduna aldarrikatu dute Lan Eskaintza Publikoko azterketen aurrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/20

Barakaldoko BEC-en burutu dira gaur goizean irakaskuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketak, Euskal Herrian Euskaraz ek administrazioek burutuko duten "iruzur berria" salatu nahian mobilizazioa burutu du BEC-eko atari aurrean. Azterketa burutu behar zuten herritarrak BEC barrura sartzen hasi direnean eman diote hasiera ekimen aldarrikatzaileari. Euskaltzaleak pankarta baten atzean kokatu dira beste bi kide, eraikinera sartzen ari zirenei eskuorriak banatzen zieten bitartean. Hemen duzue elkarte euskaltzaleko Azaitzek eginiko adierazpenak.

alt=""

deskargatzeko: iruzurrikez.mp3

jagoleakLasaitasuna jagole tematiak azaldu diren arte
Kontzentrazioa arazorik gabe burutu ahal izan dute bertaratu direnek, BEC-eko zinpeko jagoleak pankartara gerturatu diren arte. 3 jagoleak pankartaren atzean zeuden euskaltzale guztiak, 2 metro atzera egiteko nahian tematuak azaldu dira. Protestan ari zirenek bertan egoteko baimena eskatua zeukatela azaldu dute baina jagoleen jarrera oldarkorra ikusita apur baten mugitu dira. Horren ostean jagoleetako batek sakeleko telefonoarekin grabatu ditu protestan ari ziren herritar guztiak.

alt=""

Euskarari iruzur berririk ez!

EHE-k Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa Garaian burutu diren irakaskuntzako oposaketetan, euskararen aurkako beste urrats bat ematera doazela uste du. Izan ere, erakunde euskaltzaleak adierazitakoaren arabera, datozen urteetan 270 irakasle gehiago izango ditugu Euskal Herriko eskoletan "hizkuntza arrotzetan irakasten".
Euskal Herritarrok euskalduntzeko dugun eskubidea aintzat hartuta, larunbatean burutuko diren irakaskuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketa hauek kalte larriak ekarriko dituela uste dute, milaka ikasleek datozen urteetan euskaldunduak ez izateko arriskuaren aurrean aurkituko direlako hain zuzen ere.Euskaltzaleek gogora ekarri dute orain arteko inkesten arabera, hiru ikasletik bi ez direla euskalduntzen egungo ereduen sistema aintzat hartuz.

Eskubideak urratzen dituen hizki salda
EHE-ren arabera, larritasun honen zioa, indarrean dagoen ereduen sisteman dago. A, B, G, D, TIL… Izan ere haien iritziz "hizki ezberdinen atzean irizpide ezberdinak aurkitzen badira ere, guztiek dute komuneko ezaugarria: ikasleen euskalduntzea bermatuko duten neurrietatik oso urruti aurkitzen dira".
"Urte luzeetan euskarak jasan duen bazterketa eta zapalketari aurre egiteko, urrats eraginkor eta atzeraezinak" emateko garaia delakoan daude, horregatik, euskalduntzea helburu izango duen irakaskuntza sistemaren alde egiteko garaia dela baieztatu dute.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2019 Abuztua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.