Publizitatea
Bannerra
Berbalagunek "bizikleta asteburua" antolatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/14
 
"Berbaraka" egitasmoa ezagutuko duzue ezta? Dagoeneko Barakaldoko euskaldun berri ugari, aisialdian euskaraz mintzatzeko, egitasmo honen inguruan bildu dira. Planak ugariak eta oso desberdinak izaten dira: kafetxo bat hartu, mendi txangoa, kultur emanaldiak, jaialdiak...Hurrengo asteburuan, Ekainak 21-22 Barakaldo eta Getxoko berbalagunek asteburu pasa berri bat antolatu dute; oraingoan Plazaolara hurbilduko dira antzinako trenbide zaharraren bidea egiteko, bizikletaz.

Larunbat goizean abiatu eta Lekunberrira iritsitakoan bizikletak hartuko dituzte. Gehienez 80 kilometro ibiliko dira baina badago gutxiago egiteko aukera ere, hori norberaren esku egongo da.
Igandean inguruan dauden kobazuloak bisitatzeko aukera egongo da, bestela ere, txango labur gehiago egin ahal dira.
 
Gogoratu badagoela bertan bizikletak alokatzeko aukera beraz, materialagatik lasai egon zaitezkete.Bizikleta guztiak furgoneta batean eramango dira. Kideak berriz, auto partikularretan joango dira.
 
Irteeraren prezioa 25 eurokoa izango da. Kobazuloak bisitatu nahi izanez gero bost euro gehiago ordaindu beharko dira. Prezioaren barruan furgoneta, kanpina, afaria eta gosaria daude. Bi otorduak norberak eraman behar ditu.

Izena Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbideetan eman ahal duzue.
94 401 91 92  edo 619 935 541 telefono zenbakietara deituta ere honen berri izan ahal duzue.
 
Diru sarrera kontu zenbaki honetan egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588
Bertan, xedea eta izen abizenak aipatuz. Diru sarrera egindakoan jakinarazi beharko duzue.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2019 Abuztua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.