Publizitatea
Bannerra
Euskarazko laburmetraiak Barakaldon "Laburbira"-ren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/04/03
laburbira
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak LABURBIRAren zortzigarren edizioa aurkeztu du egunotan. Euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua urtero antolatzen du TOPAGUNEAk, herriz herriko Euskara Elkarteekin lankidetzan. Barakaldok ere, Laburbira ekimenaren baitan parte hartuko du Sasiburu euskara elkartearen eskutik. Apirilaren 12an, 19.00etan Sanbizenteko Kultur Etxean izango da film laburren erakustaldia.

Bederatzi ikus-entzunezko
Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.

Sortzaileak eta ikusleak, elkarrekin solasean
Egile zein ikus-entzuleentzat, LABURBIRA paregabeko aukera da euskarazko produkzioa ezagutarazteko, eskaintza herri askotara zabalduz. Gainera, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, saio gehienetan solasaldia egingo da egileekin, proiekzioaren ondoren. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dute zuzeneko iritzi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria suertatzen da eta.

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa du, eta Euskadiko Filmotekaren, BERRIAren eta KORRIKA kulturalen laguntza. Izan ere, emanaldietako batzuk Korrika Kulturalaren programazioan sartzen dira, eta beste batzuetan herriz herri antolatzen diren Korrika batzordeek parte hartzen dute antolatzaile gisa.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.