Publizitatea
Bannerra
Ikusmin handia sortu du Barakaldon Korrikaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/02/11

Barakaldoko euskaltzaleek hitzordua izan zuten finkatua aurreko asteartean San Bizenteko Kultur Etxean, Korrika 17-aren nondik norakoak ezagutu asmoz. AEK-ko arduradunek Korrikarekin batera Barakaldon antolatuko diren ekimen anitzen berri eman eta antolakuntza lanetan laguntzeko deia luzatu zieten bertaratutako guztiei. Korrikak aurten, 17.edizioa ospatuko du, Apirilaren 7tik 17ra. Trebiñutik abiatuta, 2400 baino kilometro gehiagotan zehar, euskara bultzatuz ibiliko da lasterketa, Donostia helmuga izanik. Ezkerraldetik, apirilaren 15ean izango dugu, arratsaldez (orduak zehazteke daude oraindik). Leloa "Maitatu, ikasi, ari,...Euskalakari dugu". Euskalakaria euskara bizi, maitatu,ikasi,...egiten duena da. Aurtengo omendua Euskaltzaindia izango da, euskararen  babes eta hobetze lanetan egindako apostuarengatik

Korrika kulturalak islada izango du Barakaldon AEK-ko ordezkariek azaldutakoaren arabera, Korrikarekin batera, Korrika kulturala burutzen da, zeinean alor anitzetako ekintzak burutzen diren. Barakaldoko euskaltegiak proposamen batzuk ditu dagoeneko: truke azoka (euskaltegian), tupper sex bilera(Bilbon),sagardotegia (berbalagunek antolatua), bertso poteoa (bertso eskolaren eskutik),... Inguruan, beste ekintzak burutuko dira: antzerkian, kontzertuak, dokumentalaren aurkezpena (Donostian),...etab.

Korrika txikia ere gurean izango da, euskaltegi eta ikastetxeen artean antolatua. Egun horretan magoa, tailerrak, gaztelu puzgarriak,...izango dira.

Helburu ekonomikoan laguntzeko aukera
Korrikaren helburu nagusia euskalduntzea eta euskararen bultzatzea bada ere, helburu ekonomikoa hor dagoela ez da ahaztu behar. AEK Euskal Herri osoan aritzen den erakundea da, baina finantzazioa hegoaldeko (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) herrialdeetan jasotzen du. Nafarroan eta Iparraldeko
herrialdeetan ez. Beraz, lortutako dirua euskaltegi eta gau eskolen biziraupenaren oinarri da. Hori horrela, Korrika laguntzeko bide anitz dagoela esan beharra dago: Korrika laguntzailea (pin-a eta txartela 12€ren truke), materiala (arropa, euskaltegian edo Bilboko dendan) Korrika laguna( enpresak, tabernak,...)

Guztiok gara Korrika, guztion laguntza premiazkoa da
"Aipatutako guztia aurrera ateratzeko, Euskal Herriaren laguntza ezinbestekoa da" aipatu zuten euskaltzaleek. "Herriak lagundu behar gaitu, eta Barakaldon ere zuen premia dugu". Beraz, apainketan,
korrika txikian, kuestazioan, edo dena delakoan parte hartu nahi baduzue, San Bizente auzoan kokatua dagoen AEK euskaltegitik pasa zaitezkete laguntzeko asmoa jakinarazteko.

Informazio gehiago: www.korrika.org

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.