Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko Berbalagun, etenik gabe hazi den egitasmoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/01/08

Berbalagun egitasmoak 2 ikasturte daramatza martxan Barakaldon, AEK-k kudeatuta eta oraingoan balantzea egiteko unea iritsi da. Dagoeneko gehienek izango duzue "berbalagun" proiektuaren berri. Programa honen bitartez, barakaldar euskaldunberriek, aisialdian oinarrituta, euskara praktikatzeko aukera ederra topatu dute. Une honetan, 95 lagun daude parte hartzen kudeatzaileek antolatutako 8 taldeetan, baina taldekide berrien eskaerek ez dute etenik.

Mintzapraktika lantzeko talde hauek astelehenetik larunbatera elkartzen dira, gehienak arratsaldez. Hona hemen ordutegiak eta geratzeko tokiak:
- astelehenetan, 20:00etan, ZAZPI tabernan.
- asteartetan, 17:00etan, Neptuno tabernan.
- asteazkenetan, 11:00etan, Txalaparta tabernan.
18:00etan, Txalaparta tabernan.
- ostegunetan, 20:00etan, Manhattan kafetegian.
- ostiraletan, 18:30ean, ZAZPI tabernan.
20:00etan, AEKn, poteatzera joaten den taldea.
- larunbatetan, 11:30ean, ATARI tabernan.

Komunikazioari dagokionez, eskualdeko erreferentziazko bloga (ezkerraldea.blogspot.com) astean hiruzpalau aldiz elikatzen dute, oro har. Hilabetero euskararen agenda osatzen dute eta eskualdean euskaraz egin daitezkeen ekintzak txertatzen dituzte bertan. Blogean publikatzen den guztiaren berri dute berbalagunek astean behin bidaltzen zaien e-postaren bidez. Ikasturte honetan, sare sozialak ere ustiatzen ari dira berbalagunek: Ezkerraldeko Facebook-en 73 lagun dauzkate.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.