Ibilaldirako txangoa antolatu dute Inprimatu
2008/05/20
Urtero lez, Adaxkak aisialdi talde euskaldunak Ibilaldia 2008-ra joateko autobusa antolatu du beste behin ere. Ibilaldia , urtero ospatzen den Bizkaiko ikastolen jaia da eta aurtengo edizioa Zornotzan burutuko da igande honetan bertan (maiatzak 25). Autobus zerrenda zabalik dago eta izena eman nahi duen orok Barakaldoko AEK-ra jo beharko du. Bertan izena ematerako orduan 8 € ordaindu beharko dira.

Kurtso bukaerako jaia larunbatean
Adaxkak aisialdi taldeak larunbat honetan haur eta gaztetxoentzako kurtso bukaerako jaia antolatuko du. Ibarrakaldun izango da hitzordua atsaldeko 6etatik aurrera. Bertan egitarau zabala topatuko duzue: Herri kirolak, musika, saku lehiaketa, txokolatada...etab.