Publizitatea
Bannerra
Euskara
20. Korrika eztanda bat izan da Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/26

Barakaldoko korrika

Korrika atzean utzita, AEKk aurtengo edizioari buruz egin duen balorazioa ezagutu nahi izan dugu. Euskaltegiko kideek modu oso positiboan baloratu dute aurtengo Korrika, eztanda bat izan dela aipatu digute. Lasterketa bera, ordu txikitan pasatu arren jendetsua izan delako, eta Korrika kulturala baita ere, auzoz auzo Korrikaren alde egindako ekimen eta erdiguneko Korrika txikiari esker. Aurrera begira ditugun erronka, epe laburrera begira, euskararen alde sortutako mugimendua mantentzea dela uste du AEKk. Barruan daukagu erreportajea ikusgai.

 
“Mugi Zaitez Euskararen Alde” Barakaldoko komertzioan euskararen erabilpena bultzatzeko kanpaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/21

Mugi zaitez euskararen alde

Duela hainbat aste Barakaldoko udalaren euskara zerbitzuak, komertzioan euskararen erabilpena bultzatzeko kanpaina martxan jarri zuen, “Mugi Zaitez Euskararen Alde” lelopean. Kanpaina Barakaldoko komertzio guztien daukate aukera parte hartzeko, euskara jakin ez arren. Horretarako udalak konpromiso maila ezberdinak eskaintzen ditu. Gainera udalak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu: itzulpenak, euskara klaseak saltzaileei bideratuak, gida bat… Herrikolorek udaleko euskara teknikaria den Mertxe eta kanpainan parte hartu duten bi komertzioekin hitz egin du kanpainaren zehetasunak ezagutzeko.

 
Korrika hunkigarria bizi izan dugu Barakaldon ordu txikitan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/06

Korrika Barakaldon

Goizeko 05:00ak aldera ziren lekukoa Erandiotik Barakaldora pasatu denean. Momentu bitxia izan da, lekukoa Lutxanako traineruak pasatu du surf paddleetan joan diren hainbat pertsonekin batera. Barakaldon, lastargiz osatutako pasilua izan du Korrikak. Hortik aurrera, ordu betez egon da Korrika Barakaldoko auzo ezberdinak zeharkatuz. Jende asko kalera atera da, goizeko 05:00ak izan arte, Korrika eta euskarari babesa ematea. Barakaldo zeharkatu ondoren, Carrefourretik alde egin du Sestaorantz bidean. Bertan ere bai, biztanle askok egin dute euskararen aldeko lasterketarekin.

 
1.200 umek parte hartu dute Korrika txikian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/05

Korrika txiki

Gaur goizean, Korrikaren iritsieraren bezperan, Korrika txikia ospatu da Barakaldoko erdigunean. Urte ugari pasatu ditugu, honelako irudiak ikus gabe. Azken urteetan bai egin dira Korrika txikia, baina ez eskola gehienen parte-hartze eta antolakuntzarekin. Guztira 1.200 haurrek parte hartu dute. Korrika txikia, Bide Onera plazatik hasi da, foruen plaza osoa zeharkatu eta udaletxea inguratu ondoren, San Juan kaletik, Herriko Plazan bukatu da. Ondoren Antxo ta Pantxaren saio berezia izan dugu.

 
Igandean Iruñera joateko autobusak antolatu dituzte Ezkerraldean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/04

Busa Korrika

Igandean bukatuko da Korrika Iruñean eta bukaera jaira joateko, Ezkerraldeko AEKk autobusak antolatu ditu. Autobusak Santurtziko arkupeetatik aterako dira goizeko 09:00etan eta geldiune ezberdinak egingo dituzte: Portugaleteko Ercorekan 09:10ean, Sestaoko Galindo Aldapan 09:20ean eta Barakaldoko auzitegien atzean 09:30ean. Bueltatzeko hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da. Izena ezkerraldeko AEKren euskaltegietan eman ahal izango da 12 euroren truke.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 39.a
Loading..
Apirila 2017 Maiatza 2017
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.