Publizitatea
Bannerra
Emakumea
Ezkerraldeko mugimendu feministak emakumeentzako bilera irekia egingo du igande honetan apirilak 15 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/14

Greba feminista

Martxoaren 8ko greba feminista arrakastatsuaren ondoren, Ezkerraldeko mugimendu feministak bilera irekia egingo du igande honetan Ibarra-kaldo dantza taldearen lokalean. Mugimendu feministak, emakume guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera, Martxoaren 8ko greba feminista baloratzeko. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da eta 13:00etan bazkaria feminista egingo dute. Horretarako taperrak eraman beharko dituzte etxetik.

 
200 pertsona baino gehiagok bate gin dute berdintasunaren aldeko martxarekin Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/10

Berdintasunaren aldeko lasterketa

Beste urte batez, Barakaldoko udalaren berdintasun saila eta Barakaldoko Atletismo taldearen elkarlanari esker, berdintasunaren aldeko martxa ospatu da. Gaurko ekimena, Martxoaren 8ko dinamikaren baitan dago. Adin guztietako 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute, lasterketan, batzuk korrikan eta beste batzuk ibiltzen, 4 kilometro inguruko ibilbidea eginez. Bukaeran emakume zein gizon partehartzaile nagusiei saski bat eman diete eta bi maleta zozketatu dira parte hartu duten guztien artean. Argazkiak hemen.

 
10.000 pertsona inguruk bete dituzte Barakaldoko kaleak, greba feministarekin bat eginez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/08

Herriko plaza

Gaurko, Martxoak 8, greba feminista dago deituta ehun herrialde baino gehiagotan. Euskal Herriak bat egin du egitasmoarekin eta euskal emakumeek planto egin dute. Goiz osoan zehar hamaika ekimen eta protesta egon dira euskal lurralde osoan zehar: kazeroladak, bizikleta martxak, kontzentrazioak, manifestazioak… Goizeko lehenengoen artean, nabarmendu dezakegu Portugaleten egin den ekimena. Performance baten bidez, Euskal Herriko mugimendu feministak etxeko langileen egoera agerian utzi nahi izan dute.

 
Bihar emakumeak kalera aterako dira, greba feministan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/07

Greba feminista

Bihar martxoak 8, emakumeen nazioarteko  eguna izango da eta nazioarteko mugimendu feminista 40 herrialde baino gehiagotan greba feministak antolatu ditu. Egun horretan emakumeak ez dira lanera joango, ez dute kontsumituko, ez dituzte zaintza lanak egingo. Euskal Herriak greba feministarekin bat egingo du. Goizean mobilizazioak herrietan eta eskualdeetan izango dira. Arratsaldean manifestazioak egongo dira Euskal Herriko 5 hiriburutan: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionan.

 
Denuncian que la política social deja desnudas a las mujeres frente a la pobreza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/05

Concentracion

Argitan y Berri-Otxoak han realizado una concentración para denunciar que la política social y los recortes sociales dejan a las mujeres desnudas frente a la pobreza. La precariedad y la pobreza tienen rostro de mujer, así lo demuestran los datos, en Barakaldo: un 56% de las personas que perciben la RGI son mujeres, un 65,3% de las personas que complementan la pensión con la RGI son mujeres (261 viudas), un 62,5% de las personas que complementan sus sueldos son mujeres. Además, las mujeres tienen una pensión que es un 31% mas bajas y en el trabajo cobran un 23,25% menos. Argitan denuncia los recortes sociales y el desamparo que aplican las instituciones frente a esta realidad y han hecho un llamamiento a todas las mujeres a participar en la huelga feminista del 8 de marzo.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 47.a
Loading..
Abuztua 2018 Iraila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.