2017/10/29 |

Nota de Argitan:
Con motivo de la APERTURA del CENTRO ASESOR DE LA MUJER “ARGITAN”, que surgió en 1.996 para tratar de responder a las necesidades de mujeres que sufren situaciones de desigualdad, discriminación o violencia sexista en cualquiera de las múltiples formas en que éstas se den, presentamos el FUNCIONAMIENTO INTEGRAL del mismo para este CURSO 2017-2018.
|
|
2017/10/06 |

EH-Bilduren oharra
EUSKAL HERRIA BILDUk, Erreka-Ortuko auzoan pasa den asteazkenean, urriak 4an, jazotako sexu erasoa gogor salatu nahi du ohar honen bitartez. Era berean, biktima den gazteari gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi genioke. Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. Zentzu honetan, gure zinegotzi Oihane Gisasolak “gertatutakoaren aurrean erantzun irmoa eskatzeaz gain”, Udalari konpromezua eta urrats sendoak eskatzen dizkio, “hitzetatik ekintzetara pasa dadin, III. Berdintasun Plana bere osotasunean betez”.
|
2017/10/05 |

Hoy hemos conocido que un varón de 35 años, ayer intento abusar sexualmente de una mujer en Retuerto. La mujer fue requerida por este varón desde su coche, con la excusa de preguntarla por un comercio. Cuando ella se acercó, el sujeto la agarro y la intento introducir en el coche. En ese momento la mujer se dio cuenta de que el agresor estaba desnudo de cintura para abajo. La joven consiguió zafarse y salió huyendo. Tras ello denuncio los hechos ante la Ertzaintza y esta consiguió localizar y detener al agresor.
|
2017/09/13 |

Gaur gauen, regetoia jorratzen duen Maluma abeslari polemikoak kontzertua eskainiko du Barakaldoko BEC-en. Abeslari honek sexistak eta matxistak diren letrak dituzten abestiak kantatzen ditu. Horregatik Iretargik kontzertu hau eta jarrera sexistak bultzatzen dituzten musikariei espazio ematea salatu du. Argi utzi dute; ez daudela regetoiaren kontra, letra sexistak dituzten abestien aurka baizik. Beste alde batetik 17-18 urte bitarteko hamar bat gaztetxok, kontzentrazioa egin dute BECeko atarian: “Maluma zure matxismoa ez da ongi etorria” lelopean. Gaztetxo hauek Loioko “Martxoak 8 egunero da” plataforman antolatuta daude eta Malumaren letrek emakumeak zapaltzen dituztela salatu dute.
|
2017/07/09 |

Argitanen oharra
Herriko jaiak gertakizun garrantzitsua dira. Elkarrekin egon, ezagutu, ondo pasatu eta gure aisialdiaz beste modu batez disfrutatzeko unea dira. Horregatik, ez ditugu bertan elementu sexistak onartu behar.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
10-orrietatik 51.a |