Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko mugimendu feministak, hainbat ekimen antolatu ditu Barakaldoko jaietarako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/11

Mugimendu feminista

Ostiralean hasiko dira Barakaldoko jaiak eta mugimendu feminista presente egongo da jai hauetan, ekimen ezberdinetan parte hartzen edota antolatzen. Gaur goizean aurkeztu dute egitaraua feminista, ostiralean bertan hasiko dena egun feministarekin. Egitaraua 13:30ean hasiko da Santa Teresa plazan pregoi batekin. Ostean herri bazkaria, tailer eta jolas feministak… egingo dituzte. Egun honen helburua jai moreak eta espazio publikoaren erabilpena aldarrikatzea izango da. Larunbaten presente egongo dira ekitaldi ezberdinetan: jaitsieran, pregoian, txosnen irekieran… Gauean Berri-Txarrak-en kontzertua bukatu ondoren manifestazioa egingo dute: gaua segurtasunez eta askatasunez bizi eta okupatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Gainera edozein eraso sexista gertatzen bada, erantzungo dutela argi utzi dute.

KartelaPrentsa oharra:

Gaur, Barakaldoko txosnagunean herri mugimenduko, talde feministatako eta Barakaldoko emakume autonomoak aurkezten gara nahi duen edonori zuzenduta eta irekita, gaurdanik Barakaldo sozial, sostengarri, feminista eta errotik ezberdin bihurtzeko.

Horretarako guztirako, gaur aurkeztuko dizkizuegu “2018ko karmenetan aurrera eramango ditugu jarduerak eta parte hartzera dei egiten dizuegu.

Batetik, Ostirala 13an, eguerdiko 13.30 Sta. Teresa enparantzan, pregoi batekin emango diogu hasiera  elkargune izango den egun feministari. Jarraituko dugu herri bazkari batekin eta amaiera emango diogu tailer eta jolas feministekin. Egun honekin jaien abiapuntuan aldarrikapena, jai more eta espazioaren gureganatzea , non guztiontzako lekua dagoen, azpimarratu nahi izango dugu.

Gauzak horrela, Larunbat 14ko  ekimen ezberdinetan ikusgarritasunez parte-hartuko dugu , esate baterako, jaitsieran, txosnen irekieran eta Berri Txarren kontzertu ostean  Herriko Plazatik manifestazioan jaistera deia egiten diegu emakume* guztiei, gaua segurtasunez eta askatasunez bizi eta okupatzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ikustarazteko gure  legitimitatea autodefentsa feminista erabiltzeko orduan. Autodefentsa feminista emakumeon arteko ariketa kolektibo burujabe da, non emakumeok elkartzeko, elkar ezagutzeko eta elkar ulertzeko tartea ematen dena.

Barakaldarrak, feministak eta  jaietan subjektu bezala presente egongo gara espazio fisikoan, eraso sexisten aurkako erantzun pobreak gaitzesten eta eragileetako jarduera ezberdinez disfrutatzen, dantzatzen, abesten eta parte hartzen.  
Honekin guztiarekin batera, esatea sorpresa eta ekimen  gehiago prestatu ditugula gure burkideentzat.
Kalean topatuko dugu elkar.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.