Publizitatea
Bannerra
10.000 pertsona inguruk bete dituzte Barakaldoko kaleak, greba feministarekin bat eginez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/08

Herriko plaza

Gaurko, Martxoak 8, greba feminista dago deituta ehun herrialde baino gehiagotan. Euskal Herriak bat egin du egitasmoarekin eta euskal emakumeek planto egin dute. Goiz osoan zehar hamaika ekimen eta protesta egon dira euskal lurralde osoan zehar: kazeroladak, bizikleta martxak, kontzentrazioak, manifestazioak… Goizeko lehenengoen artean, nabarmendu dezakegu Portugaleten egin den ekimena. Performance baten bidez, Euskal Herriko mugimendu feministak etxeko langileen egoera agerian utzi nahi izan dute.

alt=""

Ezkerraldeari dagokionez, eskualdeko mugimendu feministako elkarte ezberdinek bat egin dute greba feministarekin eta elkarren arteko dinamikak antolatu dituzte. Goizeko lehenengo orduetan pikete informatibo eta bestelako ekimenak egin dira eskualdeko herri ezberdinetan. Barakaldon emakumeak auzoz auzo egon dira informazioa zabaltzen eta hainbat komertzioetako emakume langileak konbentzitu dituzte, dendak itxi zezaten. Goizeko mobilizazio indartsuena eguerdiko 12:00etan izan da, Ezkerraldeko emakumeak elkartu direnean Herriko plaza. 10.000 pertsona inguruk Barakaldoko Herriko Plaza bete dute.

Herriko plazan, Ezkerraldeko mugimendu feministak performance bat egin dute emakumeek greba egiteko dituzten arrazoiak azalduz. Ondoren Bide Onera plazara joan dira, foru pasalekua punta batetik bestera betez. Foruen pasalekuan etxekoen langileen agentzia bat dago eta honen aurrean beste protesta bat egin dute, agentzia hauek baldintza prekarioak eta esklabistak inposatzen dizkietelako etxeko langileei. Bide Onera plazatik manifestazioa Bagatzara joan da, eguneko beste irudi ikusgarri bat utziz, Askatasun Etorbide osoa jendez beteta. Manifestazioa xake plazan bukatu da eta hortik emakumeak Sestaora joan dira, herri bazkarira.

Arratsaldean manifestazioak hiriburuetan izango dira: Baiona, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen. Bilbokoa arratsaldeko 20:00etan aterako da Bihotz Sakratu plazatik.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2018 Abuztua 2018
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.