Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk jazotako azkeneko sexu erasoa gogor salatu eta III.Berdintasun Plana bere osotasunean betetzea eskatzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/06

Erasorik ez erantzunik gabe

EH-Bilduren oharra

EUSKAL HERRIA BILDUk, Erreka-Ortuko auzoan pasa den asteazkenean, urriak 4an, jazotako sexu erasoa gogor salatu nahi du ohar honen bitartez. Era berean, biktima den gazteari gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi genioke. Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. Zentzu honetan, gure zinegotzi Oihane Gisasolak “gertatutakoaren aurrean erantzun irmoa eskatzeaz gain”, Udalari konpromezua eta urrats sendoak eskatzen dizkio, “hitzetatik ekintzetara pasa dadin,  III. Berdintasun Plana bere osotasunean betez”.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.