"Argitan" inicia la campaña de obejción fiscal a los gastos militares Inprimatu
2008/04/29

"ARGITAN" Barakaldoko Emakumeentzako Aholku etxeak Basauri, Sestao eta Bilboko beste elkarteekin batera, urtero burutzen duten gastu militarrei eragospen fiskalaren aldeko kanpainan murgilduta daude egunotan.

 

"Militar zabalkuntza dagoen bitartean, Gobernuak Militarismoarako aurrekontu sailak handitzen jarraitzen du, baina, bestalde, Erakundeek ez dute oraindik konponbiderik eman emakumeok, bai kolektiboki, bai indibidualki, pairatzen ditugun egoera larrien inguruan: eraso eta tratu txarrak, banaketak eta dibortzioak, lan diskriminazioa eta pobreziaren feminizazioa, gizarte nahiz komunitate zerbitzuen gabezia: haurtzaindegiak, zaharrentzako egoitzak,...

panfleto objeción

 
 
 
"Hau guztia kontutan harturik, Zerga Eragozpena burutzera gonbidatzen dituzte Bizkaiko herritarrak. Hona hemen luzatzen diguten proposamena: hurrengo errentaren aitorpenean 60 euro ematea Bizkaiko emakume taldeek garatzendituzten proiektu hauetarako:
 
 “ARGITAN” Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea.

Basauriko Emakumeentzako Aholku Zentroa.

“NEBA- NEBA” Sestaoko Emakumeentzako Aholku Zentroa

« BESARKATUZ ». Bilbo.