Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Jabik harrera beroa jaso zuen kartzelatik ateratzean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/19

Jabiren harrera

Jabi Carbadillo preso Barakaldarra askatu zuten atzo arratsaldean. Hainbat tramitazio egin eta gero, hogei mila euroko fidantzapean askatuko zuten. Urte bat baino gehiago egon da Madrilgo Soto del Real kartzelan, epaiketaren zain. Gaueko ordu batean heldu zen Barakaldora, familia eta lagunen besarkaden eta muxuen artean. Egun epaiketaren zain dago Herrira elkartearen diruzaina izateagatik.

 
Gaur Barakaldoko hainbat autobus geltoki prezintatuta agertu dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/17

Autobus geltoki bat prezintatuta

Gaur egunsentian Barakaldoko hainbat autobus geltoki: San Eloin, Anaien Parkean… prezintatuta agertu dira. Prezintuek kartzela baten forma zeukaten. Prezintuen gainean euskal presoen eta amnistiaren aldeko pankartak jarri dituzte. Ekimen honen bitartez Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak amnistia aldarrikatu du eta presoen alde borrokatzen jarraituko dutela azpimarratu du.

 
Barakaldoko gazte bat epaitua izango da abortuaren aldeko protesta batengatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/11

Itxialdiaren irudiak

2013ko abenduaren 27an 70 emakumek abortatzeko eskubidearen aldeko itxialdi bat egin zuten Gurutzetako ospitalean. Ertzaintzak emakumeak ospitaletik atera zituen indarra erabiliz. Kanpoan hainbat pertsonek emakumeei babesa emateko bildu ziren eta Ertzaintzarekin liskarra baten ondorioz gazte bat atxilotua izan zen. Bihar gazte hau epaitua izango da eta fiskalak 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat. Gazte honi elkartasuna adierazteko eta mugimendu feministaren kriminalizazioaren aurka kontzentrazio bat egingo dute goizeko 12:30etan Barakaldoko justizia jauregiaren aurrea.

 
Otsailaren 20an Ezker Abertzaleak martxan egingo ditu espetxeetara PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/09

Martxak espetxeetara

Otsailaren 20an Ezker Abertzaleak euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara martxak egingo ditu. Ekimen honen bidez presoek bizi dituzten baldintzak eta dispertsioa salatu nahi dira. Hortaz aparte gaixo dauden 13 presoen askatasuna aldarrikatuko dute. Barakaldo Granadako espetxera joango da, bertan Barakaldoko auzotarra den Egoitz Koto dago. Granadara joateko autobus bat antolatu dute, otsailaren 19an aterako dena gaueko 22:00etan, joateko izena eman beharko da Argalario Tabernan.

 
Unai Vazquez Barakaldarra Iruñeako “babesgunean” dago epaiaren zain PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/01

Unai Vazquezen irudia

Barakaldako herritarra den Unai Vazquez Iruñean eratu den “babesgunean” dago, Askapenaren aurkako epaiketaren ebazpena noiz jakinaraziko zain. Auzia urrian burutuagatik, ez dago arrastorik zer gertatuko den, hori dela eta, urtarrilaren 30etik erakunde intenazionalistako bost kideak (Unai Vazquez, Gabi Basañez, Walter Wendelin, Dabid Soto eta Aritz Ganboa) Iruñeko Kalekalden aterpetu dira beren etorkizuna argitu artean. Seina urteko espetxealdiaz gain, 7.200 euroko isuna eta hamalau urteko inabilitazioa eskatzen dute auzipetu bakoitzarentzat, bai eta Askapenaren beraren ilegalizazioa ere.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9-orrietatik 58.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.