Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Makala II Gaztetxeko auziperatuak absolbitu dituzte eta desalojoa bertan behera geratu da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/23

Pasaden urteko kontzentrazioaren irudia

Gaur jakin izan dugu, Makala II Gaztetxearen okupazioaren harira epaituak izan ziren 12 gazteak absolbitu dituztela. Pasaden urtean epaitu zituzten Barakaldoko epaitegietan eta lehenengo sententzia horretan 12 gazteek 11.520€ko isuna jaso zuten. Epaituek helegitea jarri zuten eta azkenean gaur jakin dugu, absolbituak izan direla. Beste alde batetik lehenengo sententzia horretan, gaztetxearen desalojoa agintzen zen baina azken ebazpen honek bertan bera utzi du agindu hori.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, Ibon Iparragirreren egoera salatzeko kontzentrazioa egingo du ostegunean Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/23

Preso gaixoak ata

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, kontzentrazio bat egingo du datorren ostegunean, urriak 26 19:00etatik aurrera San Bizenteko plazan, Ibon Iparragirre Ondarruko euskal presoaren egoera salatzeko. Gogoratu behar dugu, Ibon egoera larrian dagoela kartzelatuta, bere defentsa kopurua oso baxua delako eta edozein infekziok hil dezake. Horregatik Ibonen eta gaixo dauden gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatuko dute.

 
600 urtetik gorako kartzela zigorra eskatu dute presoen eskubideen aldeko militanteei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/22

Aieteko agerraldia

Atzo ezagutu genituen, euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duten militanteen aurka, fiskalak egin duen eskaera: 600 urtetik gorako kartzela zigorra, 48 pertsonentzat. Pertsona hauek, euskal presoen alde lan egiten duten eragile ezberdinen aurkako polizia operazioetan atxilotu zituzten: Herrira, Abokatuak, Jaki Hadi, Bitartekariak… Horien artean Barakaldoko herritarra den, Javier Carballido daukagu. Fiskalak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du barakaldarraren aurka. Atzo politika, sozial, kultur… esparruetako pertsona ezberdinek agerraldia egin zuten Aieteko palazioan. Bertan eskaera hauek salatu zituzten eta estatuak errepresioaren bidearen alde jarraitzen duela salatu zuten. Ala ere, bakegintza eta soluzio proaktiboekin konprometituak jarraitzeko konpromisoa berretsi dute eta bide honetan gizarte zibila protagonista izan behar dela uste dute, “sigla eta ezberdintasun ideologikoen gainetik”.

 
La policía española retiene un autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak en Barakaldo destino a Asturies PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/20

Ongi etorri errefuxiatuak retenidos

Esta mañana la policía española ha retenido durante más de una hora, a la altura del Max Center de Barakaldo un autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak. La policía ha hecho bajar y ha identificado a todas las personas que viajaban en el mismo. El autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak se dirigía a Asturies, para participar en una protesta que pretendía denunciar la entrega del premio princesa de Asturias de la concordia a la Unión Europea. Consideran que es el premio de la vergüenza, por la política migratoria que la unión europea lleva a cabo y por el trato que tiene la UE con las personas migratorias.

 
Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera salatuko dute asteazkenean Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/16

Ibon kalera

Ibon Iparragirre, euskal preso ondarroarra egoera oso larrian eta hil zorian dagoela salatu dute. Ibonen askatasuna aldarrikatzeko plataformak jakinarazi duenez; presoak dituen defentsa kopurua oso baxua da. Honen ondorioz, izan dezaken edozein infekziok heriotzara eraman dezake. Ibonen egoera salatzeko urriaren 18an mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko toki ezberdinetan. Barakaldon kontzentrazioa egingo dute, epaitegien aurrean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7-orrietatik 63.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.