Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Tortura polizia-etxeetatik haratago ere bai ematen dela salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/13

Torturaten aurkako pankarta

Gaur otsailak 13, torturaren aurkako nazioarteko eguna da eta Barakaldoko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak tortura salatzeko hainbat pankarta jarri ditu herrian zehar. Bertan PP, PNV, PSOE zein polizia mota ezberdinak torturaren erantzule zuzenak direla azpimarratu dute. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak adierazi du tortura ez dela ematen bakarrik polizia-etxeetan eta euskal preso politikoek egunero jasaten dutela, espetxe politikaren ondorioz: dispertsioa, isolamendua, preso gaixoak kartzelan mantentzen…

 
Kaiet Prieto gazte barakaldarra absolbitu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/05

Kaiet

Gaur arratsaldean ezagutu du Kaiet Prietok epaiketaren sententzia, absoluziokoa izan dena. Kaietek poztasuna adierazi du sare sozialetan, ala ere aipatu behar dugu epaia oraindik ez da irmoa, fiskaltzak errekurtsoa egiteko aukera baitu. Kaietek jasotako elkartasun guztia eskertu du eta eskerrak eman dio baita ere bere abokatuari. Gainera gogoan izan du zigortuak izan direnak eta epaiketaren zain daudenak.

 
Cientos de personas se concentran para denunciar el juicio contra Kaiet Prieto y Pablo Hasel PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/02

Imagen de la concentracion

Ayer cientos de personas salieron a la calle para denunciar el juicio que se produjo a la mañana contra el Barakaldes Kaiet Prieto y el rapero Pablo Hasel. La movilización fue convocada por la Plataforma por la absolución de los encausados en la Operación Araña y conto con el apoyo de diferentes agentes sociales, sindicales y políticos de Barakaldo. Además, tanto Kaiet como Andeka en nombre de la plataforma anunciaron futuras dinámicas y movilizaciones en defensa de la libertad de expresión. La próxima movilización será el día 13 a las 19:00 en la plaza Arriaga. Además, Andeka recalco que cualquier persona puede vivir una situación parecida por lo que destaco la necesidad de la movilización en defensa de la libertad de expresión.

 
Andeka Juradok kartzela ekidingo du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/02

Andeka

Azkenean Andeka Jurado ez da kartzelara joango, twitterren bere iritziak emateagatik jasotako zigorragatik. Horrela adierazi du Andeka berak sare sozialetan. Konkretuki baldintzapeko askatasuna eman diote, baina kondena mantentzen da.

 
Audientzia Nazionalak Kaiet Prieto gazte barakaldarra epaitu du gaur goizean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/01

Kaiet

Gaur goizean Kaiet Prieto gazte barakaldarraren epaiketa izan da Madrilgo Audientzia Nazionalean. Sare sozialen bitartez terrorismoa goratzea leporatzen diote Kaieti eta fiskaltzak 2 urteko kartzela zigorra eskatu du. Kaietek kontrakoa defendatu du eta ez duela terrorismoa goratu aipatu du. Ala ere fiskaltzak akusazioa eta eskaera fiskala mantendu du, 2 urteko kartzela zigorrean. Arratsaldean Kaiet eta Pablo Haselen epaiketak (bigarrenaren aurkakoa gaur ere izan baita) salatzeko kontzentrazioa egongo da Bide Onera plazan, 20:00etatik aurrera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 63.a
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.