2017/10/29 |

Pasaden ostiralean, hilabeteko azken ostiraletan bezala, hamarka pertsonek euskal presoen askatasuna eta hauen aurkako salbuespeneko legedia etetea aldarrikatu zuten Bide Onera plazan. Hilabete honetan nabarmendu dute Ibon Iparragirreren egoera, honela pankartan oso larri dagoen presoaren askatasuna aldarrikatu zuten eta hainbat pertsonek esku-orriak manatu zituzten, Ibonen egoera azalduz. Kontzentrazioaren bukaeran gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatu zen. |
|
2017/10/29 |

Azken asteetan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak Ibon Iparragirre eta gaixo dauden presoen askatasuna exijitzeko hainbat mobilizazio egin ditu, besteak beste pasaden ostegunean Barakaldoko San Bizente elizaren aurrean. Hortaz aparte datozen asteetan egingo dituzten ekimenak iragarri dituzte larunbat honetan, prentsaurreko baten bitartez Bilbon. Azaroaren 11an Alcala Meco espetxera egingo dute martxa, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Bertan Ibon Iparragirre eta baita ere gaixo dagoen Manu Azkarate preso daude. Beste alde batetik azaroaren 18an amnistiaren aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, 18:00etatik aurrera Bihotz Sakratutik.
|
2017/10/23 |

Gaur jakin izan dugu, Makala II Gaztetxearen okupazioaren harira epaituak izan ziren 12 gazteak absolbitu dituztela. Pasaden urtean epaitu zituzten Barakaldoko epaitegietan eta lehenengo sententzia horretan 12 gazteek 11.520€ko isuna jaso zuten. Epaituek helegitea jarri zuten eta azkenean gaur jakin dugu, absolbituak izan direla. Beste alde batetik lehenengo sententzia horretan, gaztetxearen desalojoa agintzen zen baina azken ebazpen honek bertan bera utzi du agindu hori. |
2017/10/23 |

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, kontzentrazio bat egingo du datorren ostegunean, urriak 26 19:00etatik aurrera San Bizenteko plazan, Ibon Iparragirre Ondarruko euskal presoaren egoera salatzeko. Gogoratu behar dugu, Ibon egoera larrian dagoela kartzelatuta, bere defentsa kopurua oso baxua delako eta edozein infekziok hil dezake. Horregatik Ibonen eta gaixo dauden gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatuko dute.
|
2017/10/22 |

Atzo ezagutu genituen, euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duten militanteen aurka, fiskalak egin duen eskaera: 600 urtetik gorako kartzela zigorra, 48 pertsonentzat. Pertsona hauek, euskal presoen alde lan egiten duten eragile ezberdinen aurkako polizia operazioetan atxilotu zituzten: Herrira, Abokatuak, Jaki Hadi, Bitartekariak… Horien artean Barakaldoko herritarra den, Javier Carballido daukagu. Fiskalak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du barakaldarraren aurka. Atzo politika, sozial, kultur… esparruetako pertsona ezberdinek agerraldia egin zuten Aieteko palazioan. Bertan eskaera hauek salatu zituzten eta estatuak errepresioaren bidearen alde jarraitzen duela salatu zuten. Ala ere, bakegintza eta soluzio proaktiboekin konprometituak jarraitzeko konpromisoa berretsi dute eta bide honetan gizarte zibila protagonista izan behar dela uste dute, “sigla eta ezberdintasun ideologikoen gainetik”.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
8-orrietatik 65.a |