Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
11/13 prozesuko auziperatuek akordioa lortu dute fiskaltzarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/09/16

Gaur hasi behar zen 11/13 prozesuaren epaiketan, zeinekin estatuak epaitu nahi izan du euskal presoekiko elkartasuna. Bertan presoen alde lan egin duten abokatuak, medikuak, norbanakoak… prozesatuak egon dira eta horien artean Barakaldoko Jabi Carbadillo herritarra. Azkenean auziperatuek akordio batera heldu dira fiskaltzarekin. Akordio horren ondorioz fiskaltzak bere eskaera jaitsi du urte eta erdi zein hiru urte eta erdiko eskaeraraino. Gogoratu dezagun hasierako eskaera auziperatu guztiena batuta 600 urte baino gehiago zirela. Hau horrela Arantza Zulueta (3 urte eta 6 hilabeteko zigorrarekin) eta Jon Zulueta (2 urte eta 7 hilabeteko eskaerarekin) espetxera sartu beharko dira, 5 hilabetez gainontzeko behin-behineko espetxealdian bete zutelako. Gainontzekoen ez dira kartzelara joango, bi urte baino gutxiagoko zigorra daukatelako, horien artean Jabi Carbadillo barakaldarra.

 
Ostiralean manifestazioa egingo dute Barakaldon Jabi eta gainontzeko 46ean askatasuna aldarrikatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/09/04

Ostiral honetan eskualdeko manifestazioa egingo da Barakaldon Jabi eta euskal presoen alde lanean egon diren gainontzeko 46 auziperatuei elkartasuna helarazi eta hauen askatasuna aldarrikatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 19:30tatik aurrera aterako da Barakaldoko Bide Onera plazatik. Manifestazioa azken hilabeteetan egin den elkartasun kanpainaren baitan dago eta irailaren 14an, Bilbon egingo den manifestazio nazionalarekin bat egiteko izango da baita ere.

 
Jabi Carballidori elkartasuna adierazteko plataforma aurkeztu dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/06/25

Gaur, ekainak 25, asteartea, 11:00etan, San Bizenteko parkeko kioskoan, Jabi Carballidoren babeserako sortutako herri-ekimena aurkesten ari gara. Jabi Carballido 47 euskal herritarren kontra abiatutako prozesu judizialean aurkitzen da, zeinetan presoekiko elkartasuna epaitu nahi duten. Jabik fiskaltzak egindako17 urteko espetxe zigor eskaerari egin beharko dio aurre.

 
Presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute 11-13 sumarioko auziperatuek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/05/09

Oharra:

Ezer baino lehen zinez eskertu nahi dugu azken asteotan gure herri eta auzoetan sentitzen ari garen berotasun eta hurbiltasuna. Asko eta asko izan dira gutako bakoitzak jaso dituen elkartasun keinuak, berdin gure familietan, koadriletan, lantokietan, parte garen kolektibo eta komunitateetan, mugitzen garen kaleetan eta bizi garen auzo eta herrietan. Elkartasun adierazpen bakoitzak gure gogo-bihotzak goxatu ditu. Babestuak eta zainduak sentitzen gara. Hurbil ditugun pertsona horiei guztiei bihoakie gure maitasuna eta esker ona.  

 
Sarek dispertsioaren ondorioak salatuko ditu azaroaren 23an MegaParken Black Fridayren harira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/18

Ostiral beltz

Datorren azaroaren 23an, Black Friday egunaren harira, Sarek orain presoak dinamikaren baitan mobilizazio bat egingo du MegaParken 19:00etatik aurrera, ostiral beltzak astero izan ahal ditugula salatzeko. Ekimen honen helburua sakabanaketa politika salatzea izango da. Gogoratu dute dispertsioa martxan jarri zenetik 348 istripu izan direla honen eraginez. Sakabanaketaren ondorioz egon diren istripuetan 100dik gora zuritu egon dira eta 16 lagunek bizitza galdu dute. Egun 263 euskal preso daudela aipatu dute aipatu dute eta horien artean %80 400kilometro baino gehiagotara daudela salatu dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 64.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.