Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute 11-13 sumarioko auziperatuek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/05/09

Oharra:

Ezer baino lehen zinez eskertu nahi dugu azken asteotan gure herri eta auzoetan sentitzen ari garen berotasun eta hurbiltasuna. Asko eta asko izan dira gutako bakoitzak jaso dituen elkartasun keinuak, berdin gure familietan, koadriletan, lantokietan, parte garen kolektibo eta komunitateetan, mugitzen garen kaleetan eta bizi garen auzo eta herrietan. Elkartasun adierazpen bakoitzak gure gogo-bihotzak goxatu ditu. Babestuak eta zainduak sentitzen gara. Hurbil ditugun pertsona horiei guztiei bihoakie gure maitasuna eta esker ona.  

 
Sarek dispertsioaren ondorioak salatuko ditu azaroaren 23an MegaParken Black Fridayren harira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/18

Ostiral beltz

Datorren azaroaren 23an, Black Friday egunaren harira, Sarek orain presoak dinamikaren baitan mobilizazio bat egingo du MegaParken 19:00etatik aurrera, ostiral beltzak astero izan ahal ditugula salatzeko. Ekimen honen helburua sakabanaketa politika salatzea izango da. Gogoratu dute dispertsioa martxan jarri zenetik 348 istripu izan direla honen eraginez. Sakabanaketaren ondorioz egon diren istripuetan 100dik gora zuritu egon dira eta 16 lagunek bizitza galdu dute. Egun 263 euskal preso daudela aipatu dute aipatu dute eta horien artean %80 400kilometro baino gehiagotara daudela salatu dute.

 
Karmelo Lauzirika Barakaldoko presoaren gertukoek istripua izan zuten, bisitara joaten zirenean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/11

Karmelo Lauzirika Barakaldoko preso politikoaren lagun batzuk istripu bat izan zuten ostiralean, bisitara joaten zirenean Castelloneko espetxera (550Km). Zorionez bisitara heltzea lortu zuten. Honekin bi dira Karmeloren gertukoek izan duten istripuan bisitarako bidean eta 5 dispertsioak aurten eragin dituena. Honen aurrean Etxeratek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bilbokoa asteartean  izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arriaga aurrean.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, estatu espainiarrak hainbat preso urrundu dituela salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/15

Duela zenbait aste, Jon Kepa euskal preso politiko santurtziarra Kordobatik Madrilera eraman zuten, epaiketa batean lekuko giza parte hartzeko. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako salatu du, behin epaiketa bukatuta Jon Kepa berriro urrundu dutela, Kordobako kartzelara Euskal Herritik 754 kilometrotara. Beste alde batetik Saioa Sanchez Berangoko presoa baita ere urrundu dutela salatu dute, kasu honetan Brievakora (435km), Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan ondoren.

 
Ezkerraldeko Ernaik Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa egingo du ostegunean Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/12

Altsasukoak aske kontzentrazioa

Datorren larunbatean, manifestazio nazionala egongo da Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia eta hauen kartzelatzea salatzeko. Astean zehar Ernaik hainbat mobilizazio egingo ditu Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan. Ostegunean Ezkerraldeko Ernaik manifestazioa egingo du Barakaldon. Mobilizazioa 19:30ean irtengo da Bide Onera plazatik. Beste alde batetik, autobus bat antolatu da Ezkerraldean, Iruñeako manifestaziora joateko. 13:30ean aterako da Santurtziko parkean eta geldiune ezberdinak egingo ditu: 13:35 Portugaleteko Javan, 13:45ean Sestaoko Galindo geltokian eta 14:00etan Barakaldoko Ganbrinusen. Izena emateko hainbat toki daude: Barakaldoko Argalario taberna, Sestaoko Ganetza, Portugaleteko Arriena eta Arana eta Santurtziko Taxka eta Enbata tabernak.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 64.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.