Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Urtarrileko azken ostirala San Bizenten egingo da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/25

Azken ostirala

Euskal preso politikoen alde hileko azken ostiraletan egiten den mobilizazioa, urtarril honetan San Bizenten egingo da, jaiak direla eta. Kontzentrazioa 20:00etatik aurrera egingo da San Bizenteko Palacete tabernaren ondoan, bihar urtarrilak 26.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak jai herrikoi eta politizatuak aldarrikatuko ditu San Bizenteko jaietan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/17

Ata San Bizenteko jAIETAN

Aurten ere, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimendua, presente egongo da San Bizenteko jaietan eta hauek politizatzeko konpromisua hartu dutela adierazi dute. Jaiak politizatuak jaio zirela eta borrokari esker, auzoetako jai herrikoiak berreskuratu zirela azpimarratu du mugimenduak. Jaiak aldarrikapenak egiteko bozgorailu ezin hobeagoa direla gaineratu dute. Aurten ere, Naste Borraste txosnaren parte izango dira Berri-Otxoakekin batera eta hainbat ekimen egingo dituzten: gaixo dauden presoen aldeko kontzentrazioa, Torturari buruzko hitzaldia Andeka Juradoren eskutik eta Txiolariei elkartasuna adierazteko herri bazkaria, Barakaldoko Gazte Asanbladarekin batera.

 
Olentzerok euskal presoen etxeratzea aldarrikatu zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/25

Olentzero presos

Urtero bezala euskal presoekiko elkartasun mugimenduak Olentzerorekin atera zen, Gabonak etxetik urrun pasatu dituztenak gogoratzeko. Bagatza plazatik kalejiran atera ziren eta Barakaldoko gune ezberdinetan geldiuneak egin zituzten gabon kantak abesteko. Ekimen honen bitartez euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten eta ez da gabonetan egingo duten ekimen bakarra. Abenduaren 29an azken ostirala izango da eta beti bezala kontzentrazioa egingo dute Bide Onera plazan 20:00etatik aurrera. Gabon zaharrean aldiz urteko azken manifestazioa egingo da 18:30ean Bide Oneratik

Argazkiak hemen.

 
Ibon Iparragirreren egoera salatzeko, giza katea egingo dute ostiral honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/29

Ibon kalera

Kalera Barakaldo dinamikak mobilizazio berri bat egingo du ostiral honetan, Ibon Iparragirreren egoera larria salatzeko. Abenduaren 1 honetan, 19:30tatik aurrera giza kate bat egingo dute, Barakaldoko Bide Onera plazatik aterako dena, Ibon Iparragirre eta gaixo dauden presoen askatasuna exijitzeko.  

 
Bakearen artisauek Parisen deitutako manifestaziora joateko autobusak aterako dira Barakaldotik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/19

Autobusak barakaldotik

Bakearen artisauek, manifestazio bat antolatu dute abenduaren 9rako, Parisen. ETAren armagabetzean lagundu ondoren, euskal presoen egoera konpontzeko garaia heldu dela adierazi dute. Horregatik, konponbidearen aldeko aldarria Pariseko kaleetara eramango dute. Barakaldotik manifestaziora joateko autobusak antolatuko dira. Joan nahi duenak, izena eman beharko du Argalario Tabernan. Beste alde batetik, datorren astean mobilizazioaren aurkezpenak egin dira Ezkerraldeko herri ezberdinetan. Azaroaren 21ean Santurtziko Dorretxean 19:00etatik aurrera. Azaroaren 23an aldiz aurkezpenak Portugaleteko Zibiko aretoan 19:30ean. Gainera egun berberean baina Sestaon jaima solidarioa jarriko dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6-orrietatik 64.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.