2018/11/18 |

Datorren azaroaren 23an, Black Friday egunaren harira, Sarek orain presoak dinamikaren baitan mobilizazio bat egingo du MegaParken 19:00etatik aurrera, ostiral beltzak astero izan ahal ditugula salatzeko. Ekimen honen helburua sakabanaketa politika salatzea izango da. Gogoratu dute dispertsioa martxan jarri zenetik 348 istripu izan direla honen eraginez. Sakabanaketaren ondorioz egon diren istripuetan 100dik gora zuritu egon dira eta 16 lagunek bizitza galdu dute. Egun 263 euskal preso daudela aipatu dute aipatu dute eta horien artean %80 400kilometro baino gehiagotara daudela salatu dute.
|
|
2018/11/11 |

Karmelo Lauzirika Barakaldoko preso politikoaren lagun batzuk istripu bat izan zuten ostiralean, bisitara joaten zirenean Castelloneko espetxera (550Km). Zorionez bisitara heltzea lortu zuten. Honekin bi dira Karmeloren gertukoek izan duten istripuan bisitarako bidean eta 5 dispertsioak aurten eragin dituena. Honen aurrean Etxeratek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bilbokoa asteartean izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arriaga aurrean. |
2018/06/15 |

Duela zenbait aste, Jon Kepa euskal preso politiko santurtziarra Kordobatik Madrilera eraman zuten, epaiketa batean lekuko giza parte hartzeko. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako salatu du, behin epaiketa bukatuta Jon Kepa berriro urrundu dutela, Kordobako kartzelara Euskal Herritik 754 kilometrotara. Beste alde batetik Saioa Sanchez Berangoko presoa baita ere urrundu dutela salatu dute, kasu honetan Brievakora (435km), Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan ondoren. |
2018/06/12 |

Datorren larunbatean, manifestazio nazionala egongo da Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia eta hauen kartzelatzea salatzeko. Astean zehar Ernaik hainbat mobilizazio egingo ditu Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan. Ostegunean Ezkerraldeko Ernaik manifestazioa egingo du Barakaldon. Mobilizazioa 19:30ean irtengo da Bide Onera plazatik. Beste alde batetik, autobus bat antolatu da Ezkerraldean, Iruñeako manifestaziora joateko. 13:30ean aterako da Santurtziko parkean eta geldiune ezberdinak egingo ditu: 13:35 Portugaleteko Javan, 13:45ean Sestaoko Galindo geltokian eta 14:00etan Barakaldoko Ganbrinusen. Izena emateko hainbat toki daude: Barakaldoko Argalario taberna, Sestaoko Ganetza, Portugaleteko Arriena eta Arana eta Santurtziko Taxka eta Enbata tabernak.
|
2018/06/07 |

Pasaden astean, Altsasuko gazteen aurkako zigorrak ezagutu genituen, eta terrorismo delitua leporatu ez dieten arren, kartzela zigor altuak inposatu diete: Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi 13 urteko kartzela zigorra jarri diete, Jokin Unamunori eta Adur Ramirez de Aldari 12na urtekoa, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola gazteei 9na urtekoa, eta Ainara Urkijori, bi urtekoa. Irregulartasunez beteriko epaiketa izan da. Asteartean Guardia Zibilak Iñaki Abad, Oihan Arranz, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Jokin Unamuno eta Aratz Urruzola atxilotu dituen eta audientzia nazionalak kartzelara sartu zituen, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuz, momentu oro aurkitzeko moduan egon diren arren. Sententzia, kartzelatzea eta kasua salatzeko asmoz, ehunka pertsona bildu dira Barakaldoko Bide Onera plazan. Altsasukoa poliza-muntaia bat dela argi utzi dute eta gazte guztien askatasuna aldarrikatu dute. |
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1-orrietatik 64.a |