Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
El tribunal supremo confirma la condena de 1 año y medio de cárcel contra Andeka Jurado PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/17

Andeka

El tribunal supremo ha confirmado la condena de 1 año y medio de cárcel contra el vecino de Barakaldo Andeka Jurado. Andeka fue detenido en una de las operaciones araña y condenado en la audiencia nacional, por poner en twitter un video que la audiencia considera enaltecedor del terrorismo y el retuitear una foto de Josu Uribetxerria. Andeka recurrió la sentencia al tribunal supremo, alegando que él no era el autor de esos mensajes ni del video, ya que existían de antes. Pero el tribunal supremo ha confirmado la condena alegando que: no hace falta ser el autor de un tuit para enaltecer el terrorismo, basta con difundirlo o retuitearlo.

 
Hamarka pertsonek parte hartu zuten azken ostiralero bezala presoen aldeko kontzentrazioan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/29

Azken ostirala urria 2017

Pasaden ostiralean, hilabeteko azken ostiraletan bezala, hamarka pertsonek euskal presoen askatasuna eta hauen aurkako salbuespeneko legedia etetea aldarrikatu zuten Bide Onera plazan. Hilabete honetan nabarmendu dute Ibon Iparragirreren egoera, honela pankartan oso larri dagoen presoaren askatasuna aldarrikatu zuten eta hainbat pertsonek esku-orriak manatu zituzten, Ibonen egoera azalduz. Kontzentrazioaren bukaeran gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatu zen.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak hainbat mobilizazio egin eta iragarri ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/29

Ataren kontzentrazioa

Azken asteetan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak Ibon Iparragirre eta gaixo dauden presoen askatasuna exijitzeko hainbat mobilizazio egin ditu, besteak beste pasaden ostegunean Barakaldoko San Bizente elizaren aurrean. Hortaz aparte datozen asteetan egingo dituzten ekimenak iragarri dituzte larunbat honetan, prentsaurreko baten bitartez Bilbon. Azaroaren 11an Alcala Meco espetxera egingo dute martxa, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Bertan Ibon Iparragirre eta baita ere gaixo dagoen Manu Azkarate preso daude. Beste alde batetik azaroaren 18an amnistiaren aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, 18:00etatik aurrera Bihotz Sakratutik.

 
Makala II Gaztetxeko auziperatuak absolbitu dituzte eta desalojoa bertan behera geratu da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/23

Pasaden urteko kontzentrazioaren irudia

Gaur jakin izan dugu, Makala II Gaztetxearen okupazioaren harira epaituak izan ziren 12 gazteak absolbitu dituztela. Pasaden urtean epaitu zituzten Barakaldoko epaitegietan eta lehenengo sententzia horretan 12 gazteek 11.520€ko isuna jaso zuten. Epaituek helegitea jarri zuten eta azkenean gaur jakin dugu, absolbituak izan direla. Beste alde batetik lehenengo sententzia horretan, gaztetxearen desalojoa agintzen zen baina azken ebazpen honek bertan bera utzi du agindu hori.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, Ibon Iparragirreren egoera salatzeko kontzentrazioa egingo du ostegunean Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/23

Preso gaixoak ata

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, kontzentrazio bat egingo du datorren ostegunean, urriak 26 19:00etatik aurrera San Bizenteko plazan, Ibon Iparragirre Ondarruko euskal presoaren egoera salatzeko. Gogoratu behar dugu, Ibon egoera larrian dagoela kartzelatuta, bere defentsa kopurua oso baxua delako eta edozein infekziok hil dezake. Horregatik Ibonen eta gaixo dauden gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatuko dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 58.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.