Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
600 urtetik gorako kartzela zigorra eskatu dute presoen eskubideen aldeko militanteei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/22

Aieteko agerraldia

Atzo ezagutu genituen, euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duten militanteen aurka, fiskalak egin duen eskaera: 600 urtetik gorako kartzela zigorra, 48 pertsonentzat. Pertsona hauek, euskal presoen alde lan egiten duten eragile ezberdinen aurkako polizia operazioetan atxilotu zituzten: Herrira, Abokatuak, Jaki Hadi, Bitartekariak… Horien artean Barakaldoko herritarra den, Javier Carballido daukagu. Fiskalak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du barakaldarraren aurka. Atzo politika, sozial, kultur… esparruetako pertsona ezberdinek agerraldia egin zuten Aieteko palazioan. Bertan eskaera hauek salatu zituzten eta estatuak errepresioaren bidearen alde jarraitzen duela salatu zuten. Ala ere, bakegintza eta soluzio proaktiboekin konprometituak jarraitzeko konpromisoa berretsi dute eta bide honetan gizarte zibila protagonista izan behar dela uste dute, “sigla eta ezberdintasun ideologikoen gainetik”.

 
La policía española retiene un autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak en Barakaldo destino a Asturies PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/20

Ongi etorri errefuxiatuak retenidos

Esta mañana la policía española ha retenido durante más de una hora, a la altura del Max Center de Barakaldo un autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak. La policía ha hecho bajar y ha identificado a todas las personas que viajaban en el mismo. El autobús de Ongi Etorri Errefuxiatuak se dirigía a Asturies, para participar en una protesta que pretendía denunciar la entrega del premio princesa de Asturias de la concordia a la Unión Europea. Consideran que es el premio de la vergüenza, por la política migratoria que la unión europea lleva a cabo y por el trato que tiene la UE con las personas migratorias.

 
Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera salatuko dute asteazkenean Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/16

Ibon kalera

Ibon Iparragirre, euskal preso ondarroarra egoera oso larrian eta hil zorian dagoela salatu dute. Ibonen askatasuna aldarrikatzeko plataformak jakinarazi duenez; presoak dituen defentsa kopurua oso baxua da. Honen ondorioz, izan dezaken edozein infekziok heriotzara eraman dezake. Ibonen egoera salatzeko urriaren 18an mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko toki ezberdinetan. Barakaldon kontzentrazioa egingo dute, epaitegien aurrean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 
Egoitz Cotoren senideek ezustekoa izan zuten bisitara bidean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/16

Dispertsioa hiltzaile

Pasaden ostiralean, Egoitz Coto Barakaldoko euskal presoaren senideek ezusteko bat izan zuten bisitara bidean. Burgos aldean, kotxeko gurpil batek lehertu zitzaien. Zorionez ez zuten ezeren aurka jo eta senideak ondo daude. Kotxea garaje batean utzi ondoren, bidaiarekin jarraitu ahal izan zuten, beste kotxe batekin. Etxeratek sakabanaketa politika salatu du eta honek biktima gehiago eragin ditzakela nabarmendu du.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, Barakaldon agertu diren pintada faxistak gaitzetsi ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/08

Pintadas fascistas

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azken asteetan Barakaldon agertu diren pintada faxistak salatu ditu. Errepresioaren aurkako mugimendutik, eraso hauei egiteko deia luzatu dute. Amnistiaren aldeko mugimenduak azpimarratu du, pintada honetako egileek zein sozialdemokraziatik eskuinerako abanikoa osatzen duten euskal eta espainiar alderdiak, estatua eta 78ko erregimenaren sostengua direla. Azpimarratu dute ez diotela inolako zilegitasunik ematen espainiar legediari eta babes osoa eman diote Kataluniako prozesuari. Gainera hurrengo egunetan, urriaren 12a dela eta, eraso gehiago egon ahal direla ohartarazi dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 64.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.