Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
El grupo de Barakaldo Obsesion Fatal, denuncia que el sábado en Iruñea fueron retenidos, identificados y multados tras un concierto PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/02

Obsesion Fatal

El pasado sábado el grupo de Barakaldo Obsesion Fatal dio un concierto en el Gaztetxe de la Errotxapea en solidaridad con la "Caravana antifascista" y "Niños del Donbass" junto a Banda Bassotti, Suzio 13 y Gadafiste Brothers. Tras el mismo y cuando se dirigían al hotel los miembros del grupo fueron interceptados por la policía municipal de Iruñea. Durante una hora estuvieron retenidos, fueron identificados y denunciados según la policía por haber participado en un “concierto público no autorizado”. Obsesion Fatal denuncia que se esta realizando una campaña de acoso y derribo contra los espacios liberalizados y consideran vergonzoso que un ayuntamiento de EH-Bildu como Iruña actué de esta manera.

 
Apirilaren 14an Altsasuko gazteen alde egingo den manifestaziora joateko autobusa aterako da Ezkerraldeatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/07

Autobusa

Apirilaren 14an manifestazio nazionala egongo da Iruñean Altsasuko gazteentzat justizia eta askatasuna aldarrikatzeko. Ezkerraldeatik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko. Autobusa goizeko 11:00etan aterako da Santurtziko parketik eta geldiuneak egingo ditu Portugaleteko Javan, Sestaoko Galindo geltokian eta Barakaldoko kasuan Ganbrinusen. Buelta arratsaldeko 20:30ean izango da. izena emateko hainbat toki jarri dituzte lau herrietan: Santurtzin: Taxka eta Enbata, Portugaleten: Arrieta, Sestaon: Ganetza eta Barakaldon: Eguzki

 
Bagatza antzerki zaleen topagunea izango da apirilaren 11tik 14ra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/05

Bagazta antzerki jaialdia

Hirugarren urtez Bagatza auzoak, antzerki jaialdia hartuko du apirilaren 11tik 14ra. Malas Companias, Beurko-Bagatzako jai batzordea eta Barakaldoko udalak indarrak batu dituzte berriz ere, ekimena antolatzeko. Gainera beste elkarte batzuk lagunduko dute jaialdi hau aurrera ateratzeko: BAI antzerki eskola, Ibarra-Kaldu dantza taldea, Ibaibeko guraso elkartea eta Sasiburu euskara elkartea. Aurtengo berrikuntza garrantzitsuena, Domoa izango da. Domoa, zirku karpa moderno bat da eta Xake plazan muntatuko dute. Astean zehar egino diren emanaldi guztian bertan izango dira. Hirugarren edizio honetan, talde denak Euskal Herrikoak izango dira, Jean Philipe Kikolas izan ezik Burgosetik datozela.

 
Aske geratu dira gaur goizean Guardia Zibilak atxilotu dituen lau pertsonak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/20

Santurtziko maniaren irudia

Arratsaldean zehar, aske geratu dira Intxaurrondon Guardia Zibilak atxilotu dituen 4 euskal herritarrak. EFE agentziak adierazi duenaren arabera; atxiloketak ez daude prozesu judizial baten barruan, Guardia Zibilak ireki dituen diligentzia baten ondorioak direla baizik. Diligentzia hauek audientzia nazionalera bidaliko dituzte. Atxiloketa salatzeko arratsaldean zehar, mobilizazio ezberdinak egon dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan, horietako bat Santurtzi izan da, atxilotutakoetako bat Oihane Garmendia santurtziarra izan baita.

 
Guardia Zibilak Kalera Kalera dinamikaren aurkako operazioa egin du, 4 pertsona atxilotuz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/20

Ekitaldiaren irudia

Gaur goizean, Guardia Zibilak Kalera Kalera dinamikaren aurkako operazioa egin du. Operazioan Oihana Garmendia santurtziarra atxilotu du, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiarekin batera. Terrorismoa goratzea leporatzen diete, Belen Gonzalezen agur-ekitaldian parte hartzeagatik. Operazioa zabalik dago eta posiblea da atxiloketa gehiago egotea. Operazio honen aurkako gaitzespen adierazpenak izan dira jada: Sortu, Ernai, Sare, EH-Bildu, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren… partez. Lehenengo mobilizazioak antolatuta daude baita ere, besteak beste gaur arratsaledan Santurtziko parkean kontzentrazioa egingo da 19:30tatik aurrera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 64.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.