Kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldean, atzoko mobilizazio antifaxistaren aurkako errepresioa salatzeko Inprimatu
2019/10/21

Atzo Vox alderdi faxistak Euskalduna Jauregian egin zuen mitina salatzeko kontzentrazioa antifaxista egin zen Bilbon. Ertzaintzak mobilizazio antifaxistaren aurka kargatu zuen eta 18 pertsona atxilotu zituen, Ezkerraldeko 4 eta Barakaldoko auzokide bat. Horietako 6 adingabekoak ziren eta atzo bertan askatasunean geratu ziren. Gainontzekoak geratu dira aske baina epailearen aurrera joan beharko dira. Gertaera hauek salatzeko, kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldeko 19:00etan Barakaldoko justizia jauregian.