Publizitatea
Bannerra
Kontzentrazio zaratatsua egingo da arratsaldean Bide Oneran, procesaren aurkako sententzia salatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/10/14

Kontzentrazioa bartzelonan

Gaurko arratsaldean zehar kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan, Kataluniako mugimendu independentistaren aurkako sententzia salatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri dizkie Junqueras, Romeva, Forn, Turull, Rull, Bassa, Forcadell, Sanchez eta Cuixarti. Sententzia ezagutu bezain pronto mobilizazioan egiten hasi dira Katalunian eta sententziaren aurkako erreakzioak Herrialde Katalanetan zein nazioartean eman dira. Barakaldoko kasuan kontzentrazio zaratatsua egingo da gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Bide Onera plazan.

KartelaHauek dira sedizioagatik zigortuak:

Oriol Junqueras: Generalitateko presidenteorde zenari 13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa ezarri dio.

Raul Romeva: Atzerri kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Joaquin Forn: Barne kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Jordi Turull: Presidentetza kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Josep Rull: Lurralde Antolaketako kontseilariari, 10 urte eta erdiko zigorra eta 10 urte eta erdiko inhabilitazioa.

Dolors Bassa: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilariari, 12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.

Carme Forcadell: parlamentuko presidenteari, 11 urte eta erdiko zigorra eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa.

Jordi Sanchez: ANCko presidenteari, 9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.

Jordi Cuixart: Omniumeko presidente zenari, 9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.

Hona desobedientziagatik zigortu dituztenak:

Santi Vila, Kultura kontseilari ohia.

Carles Mundo, Justizia kontseilaria.

Meritxell Borras, Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitza kontseilaria.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.