11/13 prozesuko auziperatuek akordioa lortu dute fiskaltzarekin Inprimatu
2019/09/16

Gaur hasi behar zen 11/13 prozesuaren epaiketan, zeinekin estatuak epaitu nahi izan du euskal presoekiko elkartasuna. Bertan presoen alde lan egin duten abokatuak, medikuak, norbanakoakā€¦ prozesatuak egon dira eta horien artean Barakaldoko Jabi Carbadillo herritarra. Azkenean auziperatuek akordio batera heldu dira fiskaltzarekin. Akordio horren ondorioz fiskaltzak bere eskaera jaitsi du urte eta erdi zein hiru urte eta erdiko eskaeraraino. Gogoratu dezagun hasierako eskaera auziperatu guztiena batuta 600 urte baino gehiago zirela. Hau horrela Arantza Zulueta (3 urte eta 6 hilabeteko zigorrarekin) eta Jon Zulueta (2 urte eta 7 hilabeteko eskaerarekin) espetxera sartu beharko dira, 5 hilabetez gainontzeko behin-behineko espetxealdian bete zutelako. Gainontzekoen ez dira kartzelara joango, bi urte baino gutxiagoko zigorra daukatelako, horien artean Jabi Carbadillo barakaldarra.