Ostiralean manifestazioa egingo dute Barakaldon Jabi eta gainontzeko 46ean askatasuna aldarrikatzeko Inprimatu
2019/09/04

Ostiral honetan eskualdeko manifestazioa egingo da Barakaldon Jabi eta euskal presoen alde lanean egon diren gainontzeko 46 auziperatuei elkartasuna helarazi eta hauen askatasuna aldarrikatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 19:30tatik aurrera aterako da Barakaldoko Bide Onera plazatik. Manifestazioa azken hilabeteetan egin den elkartasun kanpainaren baitan dago eta irailaren 14an, Bilbon egingo den manifestazio nazionalarekin bat egiteko izango da baita ere.

Kartela