Publizitatea
Bannerra
Sarek dispertsioaren ondorioak salatuko ditu azaroaren 23an MegaParken Black Fridayren harira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/18

Ostiral beltz

Datorren azaroaren 23an, Black Friday egunaren harira, Sarek orain presoak dinamikaren baitan mobilizazio bat egingo du MegaParken 19:00etatik aurrera, ostiral beltzak astero izan ahal ditugula salatzeko. Ekimen honen helburua sakabanaketa politika salatzea izango da. Gogoratu dute dispertsioa martxan jarri zenetik 348 istripu izan direla honen eraginez. Sakabanaketaren ondorioz egon diren istripuetan 100dik gora zuritu egon dira eta 16 lagunek bizitza galdu dute. Egun 263 euskal preso daudela aipatu dute aipatu dute eta horien artean %80 400kilometro baino gehiagotara daudela salatu dute.



Sareren oharra:


Urruntze politikaren ondorioz guztira 348 istripu izan dira · Istripu hauetan 100dik gora lagun zauritu dira eta16 lagunek bizia galdu dute·

Rosa eta Arantza, Pilar Arsuaga eta Alfonso, amama Antxoni, Jose Mari, Mari Karmen, Ruben, Argi eta Iñaki, Iñaki Saez eta Asier, Sara , Leo, Karmele, Natividad ...euren kuttunak ikustera edo ikustetik zetozela hil ziren.

Euren delitu bakarra preso zeuden senide edo lagunak ikustera joan. 1989Tik Espainiako gobernuak euskal presoei aplikatzen dien salbuespenezko politikaren alboko kalteak dira.
Euskal presoak euren ingurune sozial , kultural eta afektibotik aldenduak dira espetxearen betebeharra, teorian behintzat, presoaren birgizarteratzea denean. Ehunka kilometrora aldentzen dituzte, estatu espainol eta frantseseko kartzeletatik barreiaturik eta espetxe barruan be modulu ezberdinetan banandurik.

Egun, 263 euskal preso daude. Horietatik %ñ0a 400 kilometro baino urrunago dauden espetxeetan. Euren senide eta lagunak dira gehien sufritzen dutenak, bereziki umeak eta pertsona helduak zeinentzako bidai horiek sufrikario handia diren. Hori hain urrun bidaiatzeko kapazak direnean.

Aste baten, senide guztien artean egiten duten distantzia munduari 13,2 biren adinekoa da, diru xahutzea 110.112 koa izanik eta errepidean amaiezinezko orduak pasata. Baina txarrena istripuetarako arriskua da. Izan ere dispertsio politikak 16 hildako eragin ditu dagoeneko. Eta ehunka izan dira istripua izan dutenak 29 urte luze hauetan.

Eta oraindik ere arriskua mantentzen da, ETAren desagerpenetik urteak pasa arren eta adostasun sozial zein instituzional zabala badira ere. Are gehiago, giza eskubideak eta legea bera urratzen dituen politika honekin bukatzeko Gobernuak berak hitz egin badu ere urruntze politika ,eta beraz arriskuak ,bertan darraite.

Espetxe politika hau iraganean iltzatuta dago eta salbuespenezko legean oinarrituta. Ez dugu nahi sufrikario gehiago sortzen duen politikarik. Gatazkak konpontzeko garaia delako presoen egoerari konponbide bat eman behar zaio. BUKA DEZAGUN GUZTION ARTEAN URRUNKETA POLITIKAREKIN!

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.