Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, estatu espainiarrak hainbat preso urrundu dituela salatu du Inprimatu
2018/06/15

Duela zenbait aste, Jon Kepa euskal preso politiko santurtziarra Kordobatik Madrilera eraman zuten, epaiketa batean lekuko giza parte hartzeko. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako salatu du, behin epaiketa bukatuta Jon Kepa berriro urrundu dutela, Kordobako kartzelara Euskal Herritik 754 kilometrotara. Beste alde batetik Saioa Sanchez Berangoko presoa baita ere urrundu dutela salatu dute, kasu honetan Brievakora (435km), Audientzia Nazionalean IƱigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan ondoren.