Ezkerraldeko Ernaik Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa egingo du ostegunean Barakaldon Inprimatu
2018/06/12

Altsasukoak aske kontzentrazioa

Datorren larunbatean, manifestazio nazionala egongo da Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia eta hauen kartzelatzea salatzeko. Astean zehar Ernaik hainbat mobilizazio egingo ditu Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan. Ostegunean Ezkerraldeko Ernaik manifestazioa egingo du Barakaldon. Mobilizazioa 19:30ean irtengo da Bide Onera plazatik. Beste alde batetik, autobus bat antolatu da Ezkerraldean, Iruñeako manifestaziora joateko. 13:30ean aterako da Santurtziko parkean eta geldiune ezberdinak egingo ditu: 13:35 Portugaleteko Javan, 13:45ean Sestaoko Galindo geltokian eta 14:00etan Barakaldoko Ganbrinusen. Izena emateko hainbat toki daude: Barakaldoko Argalario taberna, Sestaoko Ganetza, Portugaleteko Arriena eta Arana eta Santurtziko Taxka eta Enbata tabernak.

Kartela Kartela