Guardia Zibilak Kalera Kalera dinamikaren aurkako operazioa egin du, 4 pertsona atxilotuz Inprimatu
2018/03/20

Ekitaldiaren irudia

Gaur goizean, Guardia Zibilak Kalera Kalera dinamikaren aurkako operazioa egin du. Operazioan Oihana Garmendia santurtziarra atxilotu du, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiarekin batera. Terrorismoa goratzea leporatzen diete, Belen Gonzalezen agur-ekitaldian parte hartzeagatik. Operazioa zabalik dago eta posiblea da atxiloketa gehiago egotea. Operazio honen aurkako gaitzespen adierazpenak izan dira jada: Sortu, Ernai, Sare, EH-Bildu, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren… partez. Lehenengo mobilizazioak antolatuta daude baita ere, besteak beste gaur arratsaledan Santurtziko parkean kontzentrazioa egingo da 19:30tatik aurrera.

 

Kartela santurtzi