Publizitatea
Bannerra
Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/07

Xabier reyren heriotza

Atzo Iruñeako Xabier Rey euskal presoa hilda agertu zen bere ziegan. Xabier Puerto III kartzelan zegoen, Euskal Herritik dagoen urrunenetako batean (1.000 kilometro baino gehiagotara). 10 zeraman kartzelan, lehen graduan eta denbora gehiena isolamenduan egon da, gainera atxiloketan torturak salatu zituen. Xabierren heriotza salatzeko Kalera Kalera dinamikak mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herria osoan zehar. Barakaldon arratsaldeko 20:00etan izango da, Bide Onera plazan.

 

Kartela

Beste alde batetik Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak heriotza hau salatu eta elkartasuna helarazi die senitarteko eta lagunei. Heriotza hau erailketa politiko bat izan dela salatu du, kartzela politikaren ondorioa izan delako, azpimarratu du. Bakean ez gaudela gaineratu dute eta garela egongo euskal preso eta iheslariak etxean egon arte, langileen aurkako esplotazioa eta espainiar zein frantziar estatuen okupazioa bukatu arte.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua:

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere haserrea eta tristura agertu nahi du Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa bere ziegan hilda  agertu eta gero, eta bere dolumin zintzoenak helarazi nahi dizkie haren senide eta lagunei.

Era berean, Xabierren heriotza Espainiako Estatuak bultzatutakoa dela salatu behar dugu eta, ondorioz, erailketa politikotzat hartzen dugula. Espainiako kartzela orotan preso politikoei ezartzen dizkieten bizi baldintzak batere samurrak baldin ez badira, Puerto III-ko kartzelakoak gogorrenetan gogorrenak dira. Gogorarazi behar dugu Puerto III-ko kartzela benetako sarraski gunea izan dela ireki zuten une beretik, eta euskal preso politikoekin esperimentatzeko erabili egin dutela hasieratik. Ezarritako erregimena sobera ezaguna da bere gogortasunagatik, eta bertako kartzelariak bere jarrera militante faxistagatik. 2010eko maiatzean Arkaitz Bellon elorrioarra (gerora Puerto I-ean hilik agertu zena) jipoitu egin zuten.

Ezagunak dira Arantxa Zuluetari ezarri zioten erabateko isolamendua eta Iñaki Bilbao 'Txikito'-ri berrikiago ezarritako lehenengo graduaren lehenengo fasea (dagoeneko kendu diotena), espetxean ezar daitekeen egoerarik murriztaileena. Gaur egun Iñaki isolamendu moduluan mantentzen dute oraindik (2007tik dago modulu horretan), Frantziatik estraditatu berri duten Jon Bienzobas bezala. Azkenengo honi ere lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu diote Puerto III zapaldu bezain pronto.

Hasieran esan bezala, Xabier Rey Espainiako Estatuak erail du gure herriaren aurka mantentzen duen gerra kamuflatuan. Euskal Herrian ez dago bakerik, eta ez da bakerik izango preso, iheslari edo deportatu politiko bakar bat gelditzen den bitartean. Euskal Herrian ez da bakerik izango langileriaren esplotazioak eta frantziar zein espainiar okupazio inperialistak dirauten bitartean.

Ez luke esaldi errazen garaia izan behar, ezta iraultza urrunen kontakizun erromanikoena ere. Itxura emateak ekinbideari aurrea hartu dion garaiotan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gaur, atzo eta bihar bezalaxe, borroka garaia dela azpimarratu nahi du. Errepresaliatu politikorik gabeko Euskal Herri aske bat lortu nahi dugularik, borrokarako deia egin nahi dugu berriz ere, soilik borrokatuz lortu ahal izango ditugulako gure helburuak. Estatuei gerra beti! Agur eta ohore, Xabier!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.