Publizitatea
Bannerra
Tortura polizia-etxeetatik haratago ere bai ematen dela salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/13

Torturaten aurkako pankarta

Gaur otsailak 13, torturaren aurkako nazioarteko eguna da eta Barakaldoko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak tortura salatzeko hainbat pankarta jarri ditu herrian zehar. Bertan PP, PNV, PSOE zein polizia mota ezberdinak torturaren erantzule zuzenak direla azpimarratu dute. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak adierazi du tortura ez dela ematen bakarrik polizia-etxeetan eta euskal preso politikoek egunero jasaten dutela, espetxe politikaren ondorioz: dispertsioa, isolamendua, preso gaixoak kartzelan mantentzen…

Prentsa oharra:

Pasa den urtearen amaieran EAEko gobernuak torturari buruzko ikerketa bat plazaratu zuen. Honen ondorioa da 4.000 pertsona baino gehiago izan direla torturatuak, Estanbuleko Protokoloaren bidez egiaztatuak, hiru probintziek mugatutako lurraldean 1960 eta 2014 urteen artean . Alde batera utzita hain garrantzitsuak diren ikerketa gauzatzearen esparru geografikoa (Iparraldeko eta NFEko torturatuek ez dute parte hartu), aukeratutako denbora esparrua, edo ehunka torturaturen ez parte hartzea arrazoi desberdinengatik (kartzela, erbestea, gertakari horiek berriro gogorarazi nahi/ahal ez izana); ikerketa honek ez du kontuan hartu azken urte eta hamarkadetan euskal preso politikoei ezartzen zaien tortura sistematikoa.

Kasu mingarrienarekin hasiko gara, larriki gaixo dauden preso politikoei eragiten dienarekin, hain zuzen. Ibon Iparragirre, Aitzol Gogorza edo Txus Martinen kasuak erreferente hartuta, zure gaixotasunarekin bateraezina den arren kartzelan mantendu zaitzakete, osasun-laguntza ukatu, jipoi eta umilazioen bidez zapaldu edota kartzelan ez hiltzeko xantaia besterik ez den damutze aitorpen bat sinatzera behartu. Badirudi barroteen itzalek ezkutatzen dituzten torturak ez direla gauza aurretik aipatutako ikerketan argia ikusteko.

Jarrai dezagun. Ikus dezagun kartzela sistemak ze oinazez zapaltzen duen preso politikoen  multzoa. 10 urtetan zehar isolamendu galerian manten zaitzakete egunean soilik 3 orduko patioa izanik (zein hain txikia den non eguzki printzak ia sartzen ez diren) Iñaki Bilbao bezala, dispertsioaren ondorioek sortutako pisu psikologikoa zure sorbalden gainean jar dezakete (bisitan doazenek pairatzen dituzten istripu eta heriotzak, eta familiaren ekonomiaren kontrako eta hauen bizitza pertsonalaren aurkako erasoak … ), edota kolpez, irain, oihu eta loaren ukatzeaz azpiratu, batzuetan honek, Arkaitz Bellonen kasuan bezala, erailketa ekar dezake. Hori guztia, ahaztu gabe emakume errepresaliatuen kasuetan eraso guzti hauek bereganatzen duten kutsu sexista. Alabaina, berriro ere, barroteen atzean gertatzen dena hauen atzean geratzen da.

Ileak puntan jartzeko eta ausartenari ere eztarrian korapiloa jartzeko gai diren adibide makabro guzti hauek, estatuak bere helburu politikoak lortzeko biolentzia ezartzen duen esparru bat besterik ez dira. Preso dauden militanteak zigortu, fisikoki eta psikologikoki suntsitu eta haien mendeku egarria asetzeaz aparte, borrokatu zituzten xedeak eta proiektu politikoa baztertzea, eta kartzelara eraman zituen borrokari uko egitea eta damutzea bilatzen dute. Horrela, burgesiak estatuaren bidez ez du bakarrik bere klase eta nazio dominazio proiektua, baita hauek mantentzeko biolentzia desberdinak, legitimo bilakatzen; baizik eta disidentzia politikoari zilegitasuna kentzen dio, kriminalak bezala aurkeztuz eta erabiltzen diren borroka moldeak bere opresio sistemarentzat arazotzat agertuz.

Aurretik seinalatu den bezala, estatuak burgesiaren interes politiko eta ekonomikoak iraunarazteko egiten duen biolentziaren erabilera agertzen zaigun egoera desberdinak dauzkagu. Hamaika adibide azal ditzakegu: okupazio indarren hedapena, Katalunian 1-O-an autodeterminazio eskubidea praktikan jartzera zioan jendearen kontrako jipoiak eta aukeratu berria zen Gobernu Katalanaren kide zirenen jazarpen/ atxiloketetatik, Espainiar oligarkiaren merkatu proiektuaren batasuna defendatzeko; zure etxetik indarrez botatzera, oinarrizko eskubideen gainetik jabego pribatua eta bankuen interes espekulatzaileak babesteko. Ageriko biolentzia kasu hauek estatuaren makineria zapaltzailearen  izebergaren punta dira, Bertolt Brecht-ek esan zuen bezala erailtzeko modu asko daudelako, baina gutxi batzuk bakarrik daude estatuan debekatuak.

Azken esaldi horretatik hasita, konturatzen gara estatuaren biolentzia legalki erabiltzen dela indarrean dauden araubideak mantentzeko, honek ez du esan nahi araubide hori bidezkoa dela ezta babesten duen legea zilegi dela. Legalitate hori sutsuki defenditzen duten askok, putzuaren beste aldera salto egin eta Estatu Batuetan lur hartuko bagenu, eskuak burura eraman eta heriotza zigorrari ez liokete zilegitasunik emango. Hots, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea eragozteko espainiar konstituziora jotzen duten berdinak. Ekoizpen baliabideak dituen gutxiengo bat aberasteko, gehiengoak bizirauteko lan indarra saltzera behartzen duen legea bere gain hartzen duten berdinak. Eta nola ez, haien ordena iruzurtiaren kontra altxatu eta bide guztiak erabiliz, estatuaren biolentziaren monopolioa xakean jarriz, errealitatea (irudi geldi eta higiezina ez dena) eraldatzen saiatzen direnen gainean legearen zama osoa jauztea eskatzen duten berberak. Hortaz, frogatuta dago legea eta biolentzia aztertzean ezin dela erori lege=ona eta biolentzia=txarra bezalako abstrakzioetan, jakinda legeak gehiengoa zapaldu dezakeela eta biolentzia aurrekoaren kontra egiteko erreminta izan daitekeela, klase interes antagonikoen mesederako.

Azken finean, testu hau kartzeletako barroteak metaforikoki apurtzeko saiakera bat da, euskal preso politikoek egunero pairatzen duten tortura azaleratuz (isolamendua, dispertsioa, osasun-laguntzaren ukatzea …), hau ez baita soilik polizia-etxeetan gauzatzen. Azpimarratu beharra dago tortura klase azpiratzailearen interes politiko eta ekonomikoen defentsaren alde egiten duen estatuaren mekanismo errepresiboaren eta biolentziaren parte dela. Honen aurrean, gure eginkizuna amnistiaren alde antolatu eta borrokatzea da, errepresaliatu guztien kaleratze eta sorterriratzea, bai eta estatuari minimo demokratikoak erauzteko objektibo taktiko moduan. Behin hori lortuta, kontraesanak ugarituko dira, independentzia eta sozialismoranzko bide iraultzailea ezartzeko mugarri izanik. Hau da preso politikoak eta tortura desagertzeko bide bakarra. Txanponaren beste aldea etsaiaren bake faltsua da. Egunen batean zapaltzailearen botak indar gutxiagoz zapalduko gaituen itxarotera etsitzea.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.