Publizitatea
Bannerra
Kaiet Prieto gazte barakaldarra absolbitu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/05

Kaiet

Gaur arratsaldean ezagutu du Kaiet Prietok epaiketaren sententzia, absoluziokoa izan dena. Kaietek poztasuna adierazi du sare sozialetan, ala ere aipatu behar dugu epaia oraindik ez da irmoa, fiskaltzak errekurtsoa egiteko aukera baitu. Kaietek jasotako elkartasun guztia eskertu du eta eskerrak eman dio baita ere bere abokatuari. Gainera gogoan izan du zigortuak izan direnak eta epaiketaren zain daudenak.



Kaieten oharra:

Nire abokatuak deitu berri nau sententzia igorri dutela komentatzeko. Absolbitu egin naute, baina oraindik fiskaltzak errekurritu dezake. Baina lehenengo pausu bat da, borrokatuz gero irabazi daitekeela erakusten duena!

Eskerrik asko guztiei zuen elkartasunagatik eta batez ere Olarieta nire abokatuari, epaiketan egindako defentsa ikaragarriagatik!

Baina ezin dugu ahaztu adierazpen askatasunaren kontrako ehundaka kasu daudela oraindik. Hemendik besarkada handi bat Juleni, igandean espetxeratua izango dena errotulki batekin pintada bat egiteagatik.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Otsaila 2018 Martxoa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.