Audientzia Nazionalak Kaiet Prieto gazte barakaldarra epaitu du gaur goizean Inprimatu
2018/02/01

Kaiet

Gaur goizean Kaiet Prieto gazte barakaldarraren epaiketa izan da Madrilgo Audientzia Nazionalean. Sare sozialen bitartez terrorismoa goratzea leporatzen diote Kaieti eta fiskaltzak 2 urteko kartzela zigorra eskatu du. Kaietek kontrakoa defendatu du eta ez duela terrorismoa goratu aipatu du. Ala ere fiskaltzak akusazioa eta eskaera fiskala mantendu du, 2 urteko kartzela zigorrean. Arratsaldean Kaiet eta Pablo Haselen epaiketak (bigarrenaren aurkakoa gaur ere izan baita) salatzeko kontzentrazioa egongo da Bide Onera plazan, 20:00etatik aurrera.