Bakearen artisauek Parisen deitutako manifestaziora joateko autobusak aterako dira Barakaldotik Inprimatu
2017/11/19

Autobusak barakaldotik

Bakearen artisauek, manifestazio bat antolatu dute abenduaren 9rako, Parisen. ETAren armagabetzean lagundu ondoren, euskal presoen egoera konpontzeko garaia heldu dela adierazi dute. Horregatik, konponbidearen aldeko aldarria Pariseko kaleetara eramango dute. Barakaldotik manifestaziora joateko autobusak antolatuko dira. Joan nahi duenak, izena eman beharko du Argalario Tabernan. Beste alde batetik, datorren astean mobilizazioaren aurkezpenak egin dira Ezkerraldeko herri ezberdinetan. Azaroaren 21ean Santurtziko Dorretxean 19:00etatik aurrera. Azaroaren 23an aldiz aurkezpenak Portugaleteko Zibiko aretoan 19:30ean. Gainera egun berberean baina Sestaon jaima solidarioa jarriko dute.

Kartela