Makala II Gaztetxeko auziperatuak absolbitu dituzte eta desalojoa bertan behera geratu da Inprimatu
2017/10/23

Pasaden urteko kontzentrazioaren irudia

Gaur jakin izan dugu, Makala II Gaztetxearen okupazioaren harira epaituak izan ziren 12 gazteak absolbitu dituztela. Pasaden urtean epaitu zituzten Barakaldoko epaitegietan eta lehenengo sententzia horretan 12 gazteek 11.520€ko isuna jaso zuten. Epaituek helegitea jarri zuten eta azkenean gaur jakin dugu, absolbituak izan direla. Beste alde batetik lehenengo sententzia horretan, gaztetxearen desalojoa agintzen zen baina azken ebazpen honek bertan bera utzi du agindu hori.