Oier Gomez preso gaixoaren egoera salatzeko mobilizazioak egingo ditu Sarek Inprimatu
2017/04/18

Oier Gomez

Egoera larrian dagoen Oier Gomez preso gaixoaren egoera salatzeko, Sarek mobilizazio ezberdinak egingo ditu datozen asteetan. Horietako bat Barakaldoko Gurutzeta ospitalearen aurrean egingo dute Maiatzaren 3anĀ  goizeko 11:00etan. Gaur elkartaratzea egin dute Bilboko Frantziar kontsulatuaren aurrean, Oier Frantziar estatuan kartzelatuta dagoelako. Datozen egunetan Baionan eta Basaurin egingo dira kontzentrazioak baita ere eta Maiatzaren 6an mobilizazio nazionala Gasteizen, Oierren jaioterrian.

Kartela