Publizitatea
Bannerra
Argiako Axier Lopez, kazetari barakaldarrak mozal legearen auzia irabazi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/07

Axier Lopez

Irudia: Argia

Pasaden urtean, espainiar gobernuak Argiako Axier Lopez kazetaria zigortu zuen, Mozal legea erabiliz, poliziak kalean egindako operazio baten argazki bat zabaltzeagatik. Axierrek eta Argiak helegitea jarri zuten, zigor honen aurka. Gainera kazetari eta eragile sozial zein politiko gehienen babesa jaso du, Alderdi Popularrarena izan ezik. Martxoaren 13 epaiketa izan beharko zuen, baina espainiar gobernuak atzera botatzea erabaki du, isunaren forma arazoak argudiatuz.



Argiaren berria

2016ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak kalean egindako operazio baten berri emateagatik ezarri zioten isuna ARGIAri. Ordutik Espainiako Gobernuak urtebetez defenditu ditu ARGIAren aurkako zigorra eta isunaren arrazoiak. PP alderdiaren erabateko bakardade politikotik, kontra egin diete eragile ugarik: Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko kazetari elkarte guztiek, adierazpen askatasunaren eta prentsa askearen aldeko nazioarteko eragile askok eta Espainiako Arartekoak berak, besteak beste.

Txio honen harira zigortu nahi izan dute ARGIA:

Espainiako Gobernuak nahiago izan du Mozal Legea ez epaitegietara heltzea

Epaiketa egiteko egun batzuren faltan, auzian amore ematea erabaki du Espainiako Gobernuak, isunaren forma arazoak argudiatuz. Hau da, kasua epaiketara iristear denean, duela urtebete isuna jartzean ez zutela behar bezala argudiatu dio Gobernuak. Urtebetez guztiz kontrakoa defendatu ostean, Espainiako Gobernuak nahiago izan du isun zehatz honen aurrean amore ematea, Mozal Legea epaitegietan ezbaian ikustea baino. Forma arazoak argudiatuz, isunaren edukiaz –Mozal Legearen 36.23 artikulua eta Polizia grabatzeko eskubidea– hitz egitea saihestu dute.

Mozal Legearen 36.23 artikulua aplikatuz zigortu duten lehen kasua izan da Espainiako Estatuan. Baita haren aurkako lehen garaipena ere.
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari eta PPko politikari Javier de Andresek sinatu du isuna, eta beraz epaiketa, bertan behera uzteko agindua.

36.23 artikuluaren aplikazioaz aurrekari garrantzitsua

Mozal Legearen artikuluen artean 36.23 da aurkakotasun handiena piztu duenetako bat. Artikulu horrek 601 eta 30.000 euro arteko isuna jartzeko aukera ematen du polizien irudiak edo datu pertsonal edo profesionalak zabaltzegatik, beti ere "agentearen edo bere senideen segurtasuna arriskuan jarriz gero".

Argazki edo datu horien "egokitasuna" aztertu eta isuna jartzeko eskumena Poliziarena da, tartean epailerik edo bestelako entitate independenterik izan gabe. Polizia "protagonista eta epaile" bilakatzen du. Eskubide zibil eta politikoen defentsan aritzen diren taldeak eta kazetari elkarte gehienek salatu dute funtzionario publikoen lanaren berri emateko eskubidea urratzen duela artikulu honek.

Auzi honetan lortutako garaipena aurrekari garrantzitsua izango da poliziak lanean grabatzea herritar eta kazetari guztion eskubidea dela berresteko. Hala aldarrikatu dugu ARGIAn ere, eta horren azken froga da "Polizia grabatzea ez da delitua" erreportaje sorta, Ahotsa, Topatu, Ekinklik eta Hala Bedi herri hedabideek Eleak/Libre mugimenduarekin elkarlanean sortutakoa.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.