Publizitatea
Bannerra
Errepidetara askatasun eske PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/08/01

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioak iragarri ditu datorren larunbaterako. Abuztuko irteera operazioan errepideak kotxez gainezka daudela baliatuz, Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera lau haizetara zabaldu eta protesta egingo dute zenbait bidetan. Barakaldoko AAM-ak goizeko 10.45etan Herriko Tabernan finkatu du hitzordua. Bertatik kotxeetan antolatuak Arrigorriagara mugituko dira. Mugimendu antierrepresibo hartako kideek deialdia luzatu diete herritarrei, ahal duenak kotxea hitzordura eramateko, era horretan, guztiok mobilizaziora  joan ahal izateko. Gainera gogorarazi dute txaleko erreflektantea eramatea ezinbestekoa dela izunak ekiditeko.

Hurrengo irakurketa eta deialdia burutu dute bertatik:

kartelaAskatasunaren ateak itxita
Espainiar zein frantziar estatuetako gobernuek, bide errepresibo guztiak zabalik dituzte Euskal Herriari burujabetzaren ateak ixteko. Bide horretan beharrezkoa dute independentziaren aldeko mugimendua anikilatzea, desagertaraztea. Horretarako edozer egiteko prest daude eta garbi adierazten dute hori beraien jardunbide errepresiboarekin. Bereziki kezkagarria da estatuen aparatu polizial, parapolizial, judizial eta mediatikoek duten inpunitate osoa, muturreko inpunitatea. Guztiak balio du euskal independentismoarekin amaitzeko. PSOE-ren gobernuak ZEN plan makabroaren oinarri eta helburuak berreskuratu ditu, eta gaur egungo fase politikora egokitutako guda zikina egiten ari da euskal independentismoaren aurka.

Horren adibideak? gaur hemen bildu garen pertsonak gara adibide garbietako batzuk. Disidentzia politikoa ezabatzeko alderdi politiko, eragile eta erakundeak legez kanporatu dituzte, euskal militanteak makro-epaiketa politikoetan epaitu eta herriak hautaturiko alkateak espetxean sartu dituzte. Salbuespeneko edozein metodo erabiltzen dute disidentzia ezabatzeko bidean: espioitza eta jazarpen poliziala, kolaborazio eskaera eta legez kanpoko galdeketak kontroletan, militante independentisten atxiloketa masiboak, inkomunikazioa eta torturak, mobilizazio eta ekimenen debekuak, bortizkeria poliziala, intoxikazio kanpaina mediatikoak...

Kartzela politika hiltzailea indarrean

Preso politiko eta senitartekoen aurka ere, beraiek suntsitzeko helburuz salbuespeneko politika oso bat martxan dute bi estatuek. Gaixotasun larriekin aurkitzen diren presoei askatasuna ukatzen diete, espetxe zigorrak nahi bezala luzatzen dituzte, muturreko bizi baldintzatan mantentzen dituzte, dispertsaturik, urrunduta senitartekoak errepideetan eta preso politikoak espetxean hil nahi dituzte! Guzti hori irizpide politikoen arabera egiten dute! Egoera hau onartezina da! Nola esan dezakete, gainera, zuzenbide estatu batean bizi garela?

Garbi utzi dute bi estatuek apustu errepresiboan sakontzeko hautua egina dutela. Zapatero eta Sarkozyren arteko akordioek, edo egunotan adosten ari diren PP-PSOEren arteko itunek errepresio basatienaren aldeko apustua irudikatzen dute. Euskal herrian, PNV buru dutela, gainontzeko indar erregionalistek ere bat egiten dute estrategia errepresibo horrekin. Hitz politak eta diskurtso sutsuak entzuten dizkiegu, baina aldi berean beraien indar armatu eta mediatikoak jartzen dituzte estatuen errepresio estrategiaren mesedetan. Ez diegu onartuko euskal herritarren eskubideak nahi bezela zanpatu ditzaten. Salbuespen egoera honen aurrean altxa egin behar gara! Aski da! oihukatu behar dugu.


Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2020 Abuztua 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com