Publizitatea
Bannerra
3 gazte libre utzi eta beste biak gartzelaratu ditu epaileak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/06

Gorka Serna, Hektor Franco eta Mikel Petuya ASKE geratu dira, astero epaitegi batean azaldu beharko direlarik. Sendoa Jurado eta Unai Frias gazteak ordea, gartzelara bidali ditu epaile espainiarrak.
18:00etan deklaratzen hasi dira gazteak. Unai eta Sendoa izan dira lehenengoak eta abokatuek diotenaren arabera, litekeena da gainerakoak ordu erdiro pasatzen joatea. 
  
Mobilizazioak
Gaur ostiralean arratseko 7:30etan Bide onera plazan

Astearteko  kronika:

Hasiera batean atxilotuak 7 zirela adierazi badugu ere, Sendoa Juradoz gain, Mikel Petuya, Gorka Serna, Hektor Franco eta Unai Frias gazteak izan dira atxilotuak goizaldean. Beste 2 gazte atxilotzera joan direnean ez dituzte etxean topatu. Atxiloketak Madrilgo Audientzia Nazioanalaren eskariz burutu ditu Ertzaintzak.. herriKolore-ri jakinarazi diotenez gaur goizaldean Sendoa gaztea atxilotua izan da lanerako bidean bere aitarekin batera zihoala.

Jarrera bortitzak miaketan zehar
Dagoeneko jende multzo bat bildu da Sendoa gaztearen atarian. Ertzaintzak atzeraka bota ditu eta une honetan errepidgaztetxeaearen erdikaldean kokatu behar izan dira. Komunikabideetako kamerak ere azaltzen hasi dira. Une batean Sendoa atari parean kokatua zegoen kotxetik atera eta etxera sarrarazi dute miaketa burutzeko asmoz. Momentu horretan bertan bilduta zeudenak animo ohiuekin agurtu dute gazte barakaldarra.

"Beltzen" furgoneta bat azaldu da ingurunera eta bertan bildutako guztiak (tartean, gaztearen gurasoak eta neska laguna) bultzadaka eta oso jarrera oldarkorrean atari batzuk gorago mugiarazi ditu.
 
Audientzia nazionaletik jasotako auto judizialean 7 gazte barakaldar atxilotzea agintzeaz gain herriko bi esparru miatzea eskatzen du epaileak. Batetik Barakaldoko "Makala" gaztetxea, dagoeneko poliziak itxiarazi duena eta bestetik Bagatza auzoan dagoen lonja bat. Autoan bertan adierazten denaren arabera gazteek egoera komunikatuan atxilotuak izan dira.


Polizia nonahi
Goizeko 10:00etarako "Makala" gaztetxea prezintatua zegoen baina polizi armatuek oraindik ere inguruak zaintzen ari ziren. Gaztetxearen sarreran kristal puska ugari ikusi daitezke atea bortizki kolpatu izanaren seinale. Goiza aurrera doala Barakaldoko erdiguneko kaleetan polizi kopurua gora doa. Atxilotu guztien etxe atari aurrean jende andana bilduz joan da gazteei animoak igortzeko eta dagoeneko (11:00etan) hasiak dira, miaketak bukatuta, atxilotuak kotxez etxeetatik ateratzen. Laster baten atxilotu guztiak Gaztetxea miatzera eramango dutelakoan, Sanbizente auzora mugitzen ari dira herritar ugari.

Irregulartasun eta inpunitatez  beteriko jarduera
Zenbait atxilotuen lagun eta pisukidek jakinarazi digutenaren arabera polizi jarduera hasiera hasieratik irregulartasunez betea egon da. Miaketak egitera gerturatu diren etxebizitza guztietan miaketa agiri barik azaldu dira. Esaterbizkaia kaleaako, Asier gaztearen pisukideak poliziek agiria aurkeztu arte atea zabaltzeari uko egin dio. Polizien arduradunak agirien "kontu hura" pelikuletan besterik ez dela gertatzen azaldu eta atea behera bota dute. Eguerdi aldean Ertzainen telefono deia jaso du gaztearen kideak beraien jarduerarekin kolaboratu ez izana leporatuz. Gauza bera gertatu da beste zenbait atxilotuen kasuan. Sendoaren aitak poliziei etxerako sarbidea eragotsi die  miaketa agiria aurkeztu dioten arte. Horretaz gain, zenbait miaketa inolako lekukorik gabe burutzen ari da poliziak. Hektorren pisukideek adierazi digutenaren arabera, 9ak aldera sukaldean gozaltzen ari zirela azaldu dira poliziak etxeko atea bortizki kolpatuz. Agiririk ez bazuten ere, Hektor gaztea atxilotu eta bere kideak berehala kaleratu dituzte.

Eguerdiko 12:30ak direnean, jende eta komunikabide ugari biltzen ari dira Sendoa gaztearen atari aurrean.  Poliziek  gaztea etxetik atera dute eta une honetan kotxe batean sartzen ari dira. Bitartean aurrez aurre paratu diren gazte ugari txalo zaparradaka hartu dute Sendoa. "Borroka da bide bakarra", "Jo ta ke irabazi arte" eta "Euskal gazteria aurrera" bezalako oihuak entzun daitezke inguruan. 13:00ak aldera Herktorren kideak etxera igotzeko aukera izan dute. Baieztatu digutenaren arabera gaztearenak ez ziren material ugari lapurtu dizkiete: CD ugari eta bi kamera digital tartean.
Momentu honetan (13:15etan) Barakaldoko erdikaldeko kaleak ,Foru Pasealekua eta Askatasun Etorbidea literalki "hartuak" daude.

Miaketak egun osoan zehar luzatuko dira
17:15ak diren une honetan Bagatza auzoko lonja baten miaketa bukatu dute poliziek. Poliziekin batera Hektor, Mikel, Sendoa eta Gorka atera dira eraikinetik eta jarraian Barakaldoko gaztetxerantza eramango dituzte segituan miaketekin jarraitzeko asmoz. Azkenengo miaketa hau 3 ordutan zehar luzatu da. Poliziak eta atxilotuak lonjatik atera ditu eta bertaratu diren herritarrak mugiarazten saiatu direnean tentsio momentuak bizi izan dira. Polizi batek herriKoloreko kide bati argazkiak ateratzea eragotzi dio. Bagatzako auzokide bati kotxea aparkalekura sartzeko bidea debekatu diote eta horren aurrean kexa egiteagatik, eskuburdinak jarri eta atxilotua eraman dute .
 
Ertzainen oldarraldi etengabeak
19:30etan San Bizente plazara iritsi dira atxilotuak garraiatzen zituzten 4 kotxe, atzean Ertzainen 2 furgoneta jarraika zituztela. Enparantza jendez gainezka zegoen eta kotxeak azaltzen zirela ikustean, gazteen aldeko  oihuak egiteari ekin diote bertaratutako herritarrek. Momentu horretan tentsio handiko momentua bizi izan da, izan ere furgonetatik poliziak jeitsi eta herritarren oihuei borrazoka erantzun diete. Segituan gazteak gaztetxera sartu dituzte miaketa egiteko asmoz. Ordu batzuk igaro dira Bagatzako miaketa burutu denetik hurrengo miaketa egin duten arte, izan ere zenbait atxilotuk ospitaletik pasa behar izan baitute. Jakin dugunaren arabera Mikel Petuya gaztea zorabiatu egin da eta Gorka Sernak eskuburdinen eraginez eskumuturrak handituak ditu eta buruko min handiak ere. 

Protestak iragarri dira
Barakaldoko Ezker Abertzaleak biharko eguerdirako prentsaurrekoa eskeiniko du gaurko gertakari larrien inguruko irakurketa politikoa egiteko.
Ezkerraldeko Segi gazte erakundeak bestetik honako prentsa oharra  zabaldu du interneten:

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE ASKE

Gaur pnv-k eta estatu espainolak bere indar juridiko, polizial eta politiko guztiak elkartu dituzte berriro ere eta gazteriaren kontrako beste eraso berri bat bideratu dute: Barakaldoko 5 kide gazteak atxilotu dituzte, 15 lokal eta etxebizitza miatu dituzte, haietako asko inolako agindurik gabe eta gaztetxera sartu dira era bortitzean, atea apurtuz …lokala miatu eta gero prezintatu egin dute. Gutxienez beste gazte baten bila dabiltza.

Honen aurrean SEGI GAZTE ERAKUNDEAK muntai juridiko-polizial berri hau bere indar guztiekin salatu nahi du eta argi utzi nahi du Euskal Herriko eta ezkerraldeko gazteria ez dela makurtuko eraso honen aurrean eta borrokan jarraituko duela orain arte egin duen moduan. Eraso hauek ez dira kasualitatez ematen, Euskal herrian gazte eta errebelde izatea gogorki ordaintzen den delitu bat da, hau da urteetan zehar estatu espainol eta frantsesak eta beraien morroiak diren indar autonomistek utzi diguten ondarea, baina aldi berean gazteriak betidanik erakutsi dugu antolatzeko eta borrokatzeko gaitasuna eta grina, etsaiak jarritako oztopoen aurrean eta horrela jarraituko dugu euskal herriaren borondatea errespetatu arte.

Gazteriaren kontrako edozein eraso ez da erantzunik gabe geratuko, pnv: zuen txakurrak bidaliko dituzue, atxilotuko gaituzue, kartzelatuko gaituzue … baina beti izango gaituzue aurrean, zuen iruzurrei aurre egiteko eta zuen interes ekonomikoetatik urrun dagoen beste gizarte eredu bat posible egiteko. Euskal Herria ez duzue salduko! Euskal Gazteria ez duzue akabatuko!

 
20:20etan Ertzainen oldarraldi berri bat pairatu dute atxilotuei elkartasuna helaraztera gerturatu diren herritarrek. San Bizente enparantzan multzoetan bilduta zeuden pertsonen kontra kargatzeari ekin diote poliziek, guztiak inguruko kaleetan sakabanatu dituzten arte. Ordutik ertzainen patruila bi bueltaka dabil enparantzaren inguruan sortu daitezkeen jende-multzoak ekiditeko asmoz. Momentu honetan 8 poliziz osatutako lerro bat osatu dute plaza erdian, bakoitza bokatza norabide desberdinean kokatua duelarik. Momentu honetan ez dago San Bizenteko plazatik igarotzeko modurik.

Gaueko gertakariak:
Makala gaztetxearen miaketa gaueko 23:30ak arte luzatu zen. Kanpoan bildutako jendea, polizien jazarpenari aurre eginez, multzoka biltzen hasi zen atxilotuei animoak igorri ahal izateko. Gazteak kotxeetaraino eraman aurretik poliziek bidea "garbitu" nahi izan zuten eta Errekatxu kalearen beheko partean bildutako 100 lagun ingururen kontrako karga bi burutu zuten. Herritarrek ohiuka erantzun zuten sakabanatu zituzten arte. Azkenean herriko gazteak  Barakaldotik eraman zituzten. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera bokatzaz hornitutako ertzainek  San Bizente auzoko tabernetatik zenbait lagun bilaka ibili ziren.

Herritarrak kalean askatasuna aldarri
Herriko 5 gazteak gaur bertan pasako dira Madrilgo Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Iragarritakoaren arabera goizeko 11:30tatik aurrera hasiko dira epaitegiko adierazpenak. Atxilotuen  senide eta lagun ugari abiatu dira Madril aldera goizean goizetik.
Bestetik, atzo atsaldean mobilizazio jendetsua burutu zen (600 lagun) Barakaldoko erdiguneko kaleetan zehar. Mobilizazioan zehar polizi furgoneta bat izan zuten jarraika manifestariek, eta bukaera aldean bigarrena gerturatu zen Bagatza auzora. Manifestazioari amaiera emateko Txutxi Petuya, Mikel gaztearen aitak adierazpenak burutu zituen gazteen egoeraren berri emanez, herritarren elkartasuna bihotzen eskertuz eta Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko ahaleginak biderkatzeko deialdia luzatuz: "Jende ugari sufritzen ari gara alde guztietan, sufrimendua izugarria da"..."Urgentziazkoa da gatazka politikoari behin betiko irtenbidea ematea" adierazi zuen Petuyak. Eusko Gudariak abestu eta txalo artean bukaera eman zioten mobilizazioari.

Iniciativas populares en favor de los jóvenes detenidos
Esta misma mañana representantes de diversos colectivos que participan en la Comisión de Txosnas de fiestas de Barakaldo han entregado a cada grupo municipal y han registrado en el Ayuntamiento un comunicado que recoge varias peticiones dirigidas directamente al propio Ayuntamiento. 
Por otro lado, el grupo municipal EAE-ANV, registró en el Ayuntamiento el mismo día en el que se produjeron las detenciones, sendas instacias en las que se solicitaba la convocatoria urgente de una Junta de Portavoces para valorar los hechos. Esta ha sido la respuesta del Alcalde de Barakaldo:
"Denegar la convocatoria de Juntad de Portavoces solicitada por la portavoz del grupo político municipal EAE/ANV, "con el fin de valorar y analizar la situación de sitio y estado policial vivida en Barakaldo el día de ayer..." dado que la solicitud ha sido suscrita solamente por un grupo y, por tanto, no cumpliéndose la mayoría a que se refiere el Reglamento Orgánico Municipa, de conformidad con las facultades que reserva a esta Alcaldía la legislación vigente".

Atsaldeko 17:30etan gazteak oraindik ez dira deklaratzera pasa
Abokatuek jakinarazi dutenez, barakaldoko gazte atxilotuek Audientzia Nazionaleko ziegetan jarraitzen dute une honetan (14:00etan), deklaratzeko hitzordua 11:30etan bazen ere. Beraz, aurreikusi daiteke atsaldeko lehengo orduan epaile aurretik igarotzen hasiko direla. Bestetik jakin ahal izan dugu abokatuek kalabozoetan gazteekin egoteko aukera izan dutela. Hala ta guztiz ere, ematen du zenbait komunikabidek dagoeneko epaia argi baino argiago dutela.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.